Docentia

DOCENTIA programa

Unibertsitateko irakasleen irakaskuntza jardueraren ebaluazio-programa (DOCENTIA) Europako unibertsitateen artean kalitate, mugikortasun, aniztasun eta lehiakortasun printzipioak bultzatzen dituen ekintzen multzoen baitan kokatzen da, era horretan Europako Goi Hezkuntza Esparruaren (EGHE) eraikuntzan lagunduz.

Goi mailako Hezkuntzaren testuinguru horretan, Europako unibertsitateek kalitateko irakaskuntza eskaintzeko erantzukizuna barneratu dutelarik, unibertsitate irakasleen kualifikazioa eta konpetentzia unibertsitateen gaitasunari begira konfiantza handiagoa eskaintzen duten elementuak dira, betiere gizartearekin duten konpromisoarekiko.

Irakasleen irakaskuntza jardueraren ebaluazioari laguntzeko programa bere misioaren, ikuspenaren eta helburuen bidez mugarritu daiteke.

Irakasleen irakaskuntza jardueraren ebaluazioari laguntzeko programa bere misioaren, ikuspenaren eta helburuen bidez mugarritu daiteke.

MISIOA:

Unibertsitate sisteman irakasleek egiten duten irakaskuntza lanaren ebaluazioa erraztea eta bultzatzea.

IKUSPENA:

Irakasleen irakaskuntza lana ebaluatzeko egokia, baliagarria, bideragarria eta zehatza den baliozkotutako eredua edukitzea.

Hauexek dira unibertsitateko irakasleen irakaskuntza jarduera ebaluatzeko eskuliburu honetan garatu den laguntza programaren helburuak:

  • Unibertsitatean irakasleek garatzen duten jarduera ebaluatzea ahalbidetuko duten erreferentzi markoa, eredua eta prozedurak eskura jartzea, ebaluazio hori nazioartean aitortutako praktiken baitan kokatuta, bai eta irakaskuntzaren jardueraren ebaluazioa unibertsitateko titulazioen kalitatea bermatzeko irizpideen ildotik gauzatuta ere.
  • Irakasleen garapena bultzatzea, bai eta haiek maila pertsonalean zein profesionalean gora egitea ahalbidetzea ere, gizarteari zerbitzu hobea eman diezaioten, eta irakasleei banaka laguntzea beraien irakasle jarduerari buruz egiaztatu diren ebidentziak eskainiz.
     

DEIALDIA

Mondragon Unibertsitateko DOCENTIA Programaren 2018-2019 ikasturteko deialdia.
 

DOCENTIA PROGRAMAKO ESKULIBURURA

 

EMAITZAK