Juan Ángel Balbásen tesi defentsa

Atzealdea

Juan Ángel Balbásen tesi defentsa

TESIA

Juan Ángel Balbásen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Modelo energético para el desarrollo de un entorno social y económico sostenible". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2020·10·20

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Modelo energético para el desarrollo de un entorno social y económico sostenible".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Jose Ignacio San Martín Díaz (Universidad del País Vasco)
    • Mahaikidea: Luis Fontán Agorreta (CEIT-IK4)
    • Mahaikidea: Iban Lizarralde Madina (ESTIA - École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées)
    • Mahaikidea: Xabier Badiola Aiestaran (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Itxaso Amorrortu Gervasio (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Egun dagoen eredu energetikoa hainbat alorretan motz gelditu da, hala nola, alde teknologikoak, sozialak, ekonomikoak eta beste asko, geroz eta gehiago, ingurumenarekin harreman estua dute. Hori de la eta, ingurukoak diren energia iturriek funtsezko eginkizuna duten bestelako eredu energetikoak eraikitzeko beharra dago. Hala ere, iturriak ez dira aldaketaren energetiko berri honen xede bakarrak, banaketa eta ustiapen modeloek ere bilakaera sozial eta teknologikoari egokitutako berrikuspena behar dute. Eredu alternatibo honen bilaketak ordea, metodo baten beharra dauka. Esperimentazioa eta probak egitean oinarriturik egotez gain, gainontzeko herrialdeen trantsizio ereduen bilakaeraren analisi bat egitea ere eskatzen du. Egungo modelotik beste baterako aldaketa trantsizio denboraldi baten bidez egin behar da, non bata garatzen dioan heinean bestea desagertzen doan. Trantsizio honek erabilgarri dauden energien identifikazioa, kontzientziazio ekintzak eta hiritarren konpromezua, eskari energetikoaren egokitzapena (eraginkortasuna), gertuko baliabide teknikoen, teknologikoen eta ekonomikoen mobilizazioa, sorkuntza eta banaketa modelo baten eraketa ekarriko dituen planifikatutako eragile baten beharra du. Guzti honek, energiak trantsizio ibilbide horretan erabilgarritasun eta nahikotasunari dagokionez ziurgabetasunik suposatuko ez dituela bermatuz. Badira energia eredu alternatiboak burutu dituzten herrialderik, trantsizio energetiko hauek aztertu eta txostenean zehar azaldu dira. Denak tradizio handiko eta garapen sozialaren buruan dauden herrialdeak dira. Aztertu egin diren modelo guzti horietan berezitasunak egon direla erreparatu da, denek beraien modeloa definitzeko beharra izan dute herrialde bakoitzeko baldintza ekonomiko, sozial eta teknologikoetara egokitu ahal izateko. Modelo horien azterketaren ondorioa, lagin denetan tradiziozko eredu energetikoa ihardetsi nahi izan dela da. Beti ere energia berriztagarrien bidez eta hauetako bakar baten ere ez da tokiko aukerekin lan egiten hasi, kontrara makrotik hasi dira. Hala ere, azkenean denek tokikora jo dute, eremu “kudeagarrietara”. Kasu honi dagokionez, denboran aurreikusiriko beste esperientzien analisi batetik, tesi honek aplikagarria den energia trantsizio modelo bat garatu du eskualde mailara egokitua dena, Debabarrenean zehazki. Eredu honen aplikagarritasuna industria, etxebizitza, hezkuntza eta arlo publikoetan esperimentatu izanez.