Javier Cuenca Arizaren tesi defentsa

Atzealdea

Javier Cuenca Arizaren tesi defentsa

TESIA

Javier Cuenca Arizaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “A Methodology for Designing Layered Ontology Structures”. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE eta DOCTOR INTERNACIONAL mentzioak lortu ditu.

2020·02·04

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “A Methodology for Designing Layered Ontology Structures”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: Felix Larrinaga Barrenetxea, Edward Curry.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Arkaitz Zubiaga Mendialdua (Queen Mary University of London)
    • Mahaikidea: Izaskun Fernandez Gonzalez (IK4- TEKNIKER)
    • Mahaikidea: Filipe De Carvalho Moutinho (NOVA University of Lisbon)
    • Mahaikidea: Maria Poveda Villalón (Universidad Politécnica de Madrid)
    • Idazkaria: Alain Perez Riaño (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Ontologia semantikoak datu domeinu ezberdinen ezagutza irudikatzen dute, agente adimendunek jakintza oinarri bezala erabiltzen dutena. Ontologiak ingeniari desberdinek garatzen dituzte eta heterogeneoak dira, aplikazioen arteko komunikazioa oztopatuz. Komunikazio hau ontologia globalen bidez lortzen da, domeinuaren errepresentazio komun bat ematen baitute. Ontologia globalek berrerabilgarritasun-erabilgarritasun oreka eman behar dute aplikazio desberdinetan berrerabiltzeko ahalegina murrizteko. Horretarako, ontologia diseinu metodologiek aplikazio askok erabiltzen duten eta aplikazio zehatzetarako garrantzitsua den ezagutza abstrakzio geruzetan sailkatzea proposatzen dute. Geruza egituraren diseinuan zehar, domeinuko adituek eta ontologiako ingeniariek hutsetik sailkatzen dute jakintza, domeinu konplexuetan ontologia berrerabilgarriak eta erabilgarrien diseinu ahalegina areagotuz. Software produktu lerroak diseinatzeko erabiltzen diren teknikak jakintza sailkatzea erraztu ahal dute, ontologien ezagutza antzekotasunak edo desberdintasunak aztertuz. Testuinguru honetan, honakoa da tesiaren helburua: ezagutza garatutako ontologien arabera sailkatzen duen ontologia berrerabilgarri eta erabilgarrien geruza egitura diseinatzeko metodologia bat garatzea, baita metodologia aplikatu ere, ontologia berrerabilgarri eta erabilgarriak domeinu konplexuetan garatu ahal izateko. MODDALS metodologiak ontologia berrerabilgarri eta erabilgarrien abstrakzio geruzak nola diseinatu azaltzen du. MODDALS-ek software produktu lerro eta ontologia diseinu teknikak aplikatzen ditu ezagutza garatuta dauden ontologien antzekotasunen/desberdintasunen arabera sailkatzeko. Planteamendu honek geruza egitura diseinua errazten du. MODDALS ebaluatu da energia domeinurako ontologia berrerabilgarri eta erabilgarri baten egitura diseinatzeko aplikatuz. Diseinatutako geruza egitura erreferentzia gisa hartu da ontologia gartzeko. Egitura onekin, garatutako ontologia berrerabiltzea errazten du aplikazio desberdinetan. Konkretuki, garatutako ontologiak berrerabilpen denbora 0.5 eta 1.2 pertsona-orduetan murriztu du bi aplikazioetan; geruza egitura jarraitzen ez duen ontologia batekin alderatuz.