TESTOMAT, testatzeak automatizatzeko proiektua

Atzealdea

TESTOMAT, testatzeak automatizatzeko proiektua

PROIEKTUA

TESTOMAT, testatzeak automatizatzeko proiektua

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Software Ingeniaritza eta Sistemen Ikerketa taldeak parte hartzen du automatizazio bidez proba teknikoen abiadura eta kalitatea orekatzea helburu duen proiektuan

2020·06·10

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea da TESTOMAT europar proiektuaren koordinatzaile nazionala, Alerion enpresa donostiarraren kolaborazioarekin. Proiektuaren xede nagusia da software ikerketa taldeei eskaintzea tresnak software ezberdinak garatzeko modu erraz eta efizientean kalitatea auzitan jarri gabe eta horretarako ezinbestekoa da probak automatizatzea. Proiektua bideratzen da simulaziotan oinarritutako proba fasean, momentu honetara arte Alerionek inbertitzen zituelarik batez beste 58 minutu. TESTOMAT proiektuak fase hau arindu nahi du eskuz lan egiteko era automatizazioagatik aldatuz eta Goi Eskola Politeknikoak Alerionekin elkarlanean garatutako softwareak ekarri du simulaziotan inbertitutako denbora %25ean optimizatzea.

Agertoki zehatzen araberako probak 

Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile taldea oinarritu da Alerioneko ingeniariek proposatutako parametrotan hautatzeko proba agertoki kritikoenak. Parametro hauen moldagarritasun eta konbinazio aukerei esker milioika proba egin litezke, baina ez denez posible horiek guztiak egiaztatzea efizienteagotzat jotzen da egin beharreko probak gutxitzea eta behar errealei egokitzea, era berean estaliz espektro aukera posibleen artean ahalik eta gehien. Behin proba fasea amaituta, sortu den ebaluazio mekanismoak laguntzen du baieztatzen edo ukatzen eginiko probaren zuzentasuna. Horrenbestez, TESTOMAT proiektuaren ekarpen nagusiena izan da software probak modu automatikoan egiaztatzea.