Iñigo Ezpeleta Lascurain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

Atzealdea

Iñigo Ezpeleta Lascurain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

TESIA

Iñigo Ezpeleta Lascurain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

2022·07·26

$titulo.getData()

Tesiaren izenburua: "Metodología de diseño para montaje y mantenimiento de productos industriales considerando su ciclo de vida."

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Francisco de Asís Ortega Fernández (Universidad de Oviedo)
  • Bokala: Ion Iriarte Azpiazu (Mondragon Unibertsitatea)
  • Bokala: Inge Isasa Gabilondo (ORONA EIC)
  • Bokala: José Ramón Andrés Díaz (Universidad de Málaga)
  • Idazkaria: Jose Alberto Eguren Eguiguren (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Muntaiarentzako diseinu metodologiak (DfA) eta mantenua errazteko diseinu metodologiak (DfMt) DfX metodologien barnean kokatzen dira eta diseinatzaileei produktuen diseinu-prozesuan hasierako faseetan bi ezaugarri hauek kontuan hartzen laguntzen diete. Era honetan, bi ezaugarri hauek optimizatuak dituzten produktuak garatuz. Metodologia hauek ordea, ez dituzte kontuan hartzen ez produktuen bizi-zikloak ez eta produktuen garapeneko lehen hiru faseak: i) zehaztasunak, ii) diseinu kontzeptuala eta iii) diseinu zehatza.

Ikerketa proiektu honetan, lau metodologia garatzen dira arazo honi irtenbidea emateko. Muntaiarentzako bi diseinu-metodologia (DfA-SPDP eta OSIA), mantenua errazteko diseinu-metodologia bat (MIM-PL) eta pertsonek muntaia eta mantenu arloetan dituzten beharrak identifikatzeko metodologia bat (ECPI).

Design for Assembly Supporting Product Development Phases (DfA-SPDP) metodologia, ingurune kontrolatuetan muntatuko diren produktuen garapenean diseinatzaileek muntaia kontuan izan dezaten garatu da. Metodologiak, diseinatzaileei produktu berri baten garapeneko lehen hiru faseetan laguntzen die. DfA-SPDP metodologia, beste lau DfA metodologiatan (Boothroyd-Dewhurst, Hitachi, Lucas eta Modified Westinghouse) eta diseinatzaileek garapen faseetan dituzten beharretan oinarritzen da. DfA-SPDP metodologiak, produktuen bizi-zikloa ere kontuan hartzen du ekonomia zirkularreranzko trantsizioan laguntzen duten zortzi aspekturen bitartez. Metodologia lau kasu praktikorekin balioztatu da, bi kasu akademikoak izanik eta beste bi Orona EIC enpresan buruturikoak.

On Site Installation Analysis (OSIA) metodologia, diseinatzaileei gerora landa gunetan edo obran muntatuko diren pieza handi eta astunez osaturiko produktuen garapenean muntaia kontuan izaten lagundu diezaien garatu da, gune hauetan ingurumen-baldintzak aldakorrak baitira. OSIA metodologia lau zutabe nagusitan oinarritzen da: i) SMED metodologia, ii) DfA prozesu generikoa, iii) muntaia-operazioen denboren estimazioan eta iv) produktuen muntaiaz arduratzen diren garapen taldeengandik identifikatutako beharretan. OSIA metodologiak produktuen bizi-zikloa ekonomia zirkularreranzko trantsizioan laguntzen duten zortzi aspekturen bitartez hartzen du kontutan. Metodologia obran muntatzen den Orona markako igogailu batean balioztatu da.

Methodology for Improving Maintainability over the Product Lifecycle (MIM-PL) metodologia diseinatzaileei produktu berri baten garapenean mantenigarritasuna kontuan hartzen laguntzeko garatu da. MIM-PL hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: i) mantenu-espezifikazioak, ii) Pugh hautaketa metodoa eta iii) produktuen mantenua diseinu fasean kontutan hartzen duten garapen taldeengandik identifikatutako behar edo zehaztapenak. MIM-PL metodologiak, produktuen bizi-zikloa ekonomia zirkularreranzko trantsizioan laguntzen duten hamasei alderdiren bitartez hartzen du kontuan. MIM-PL metodologia, bere erabilpen fasean tornu konbentzional batean balioztatu da.