Hidrogeno teknologietako unibertsitate arteko masterrari buruzko saio informatiboa

Atzealdea

Hidrogeno teknologietako unibertsitate arteko masterrari buruzko saio informatiboa

INFORMAZIO SAIOA

Hidrogeno teknologietako unibertsitate arteko masterrari buruzko saio informatiboa

Hidrogeno teknologiei buruzko lehen prestakuntza programa sakonago ezagutu nahi dutenek ekainaren 17an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan egingo den online saioan parte hartu ahal izango dute.

2021·06·08

$titulo.getData()


Repsol-Petronor taldeak bultzatutako prestakuntza apustu handia da Hidrogeno Teknologietako Unibertsitate arteko Masterra eta Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgilik eta Zaragozako Unibertsitateak diseinatu dute, beste 6 prestakuntza eta ikerketa zentrorekin batera, eta horien guztien babesa dute.

Erreferentziako erakunde horien guztien aurrekaririk gabeko lankidetzarekin hidrogenoaren teknologien garapena bizkortu nahi da industrian, eta apustu instituzionalarekin erabat lerrokatuta dago, trantsizio energetikorako gakoetako bat baita.

Online masterra urriaren 15ean hasiko da, eta unibertsitateko eta lanbide heziketako ikasketak dituzten profesionalei zuzenduta dago. Izena emateko epea zabalik dago, eta interesa dutenentzat informazio saio bat antolatu da programari buruzko informazioa zabaltzeko.

Saio informatiboa

  • Eguna: ekainak 17, osteguna
  • Ordua: 18:30
  • Iraupena: 45 minutu
  • Modalitatea: online

Saio informatiborako izen ematea

 

Masterra lokalizazio askotan emango da, lau kokaleku hauetan: Bilbo, Bartzelona, Tarragona eta Zaragoza, eta gehienbat modalitate birtual sinkronoan (saioak online izango dira, baina bisita presentzialak egingo dira enpresetara, eta praktika presentzialak laborategietan).

Unibertsitateko adituek eta hamabi erakunde sustatzaileen zentro teknologikoek eta ikerketa zentroek parte hartuko dute masterrean, bai eta industrian jardunean ari diren profesional ezagunek ere. Osagai praktikoa da prestakuntza apustu honen ardatz nagusietako bat; izan ere, parte hartzaileek simulazio paketeekin praktikak egingo dituzte, enpresetara bisita teknikoak, bai eta laborategian praktika presentzialak ere, aztertutako kontzeptuak eta tresnak egiaztatzeko. Prestakuntza amaitzeko, master amaierako lan bat egingo da, benetako erronka bati aplikatuta, lehentasunezko helburu batekin: hidrogeno teknologien arloan enpresek benetako inguruneetan aurrera egiten laguntzea.

pdf

Masterraren katalogoa