Erabiltzaileak Jomuga dituen Berrikuntzaren gaineko ICU programaren 4. edizioa Bilbon abiarazi da

Atzealdea

Erabiltzaileak Jomuga dituen Berrikuntzaren gaineko ICU programaren 4. edizioa Bilbon abiarazi da

PROGRAMA

Erabiltzaileak Jomuga dituen Berrikuntzaren gaineko ICU programaren 4. edizioa Bilbon abiarazi da

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen proiektu europarra Erabiltzaileak Jomuga dituen Berrikuntza landu nahi dituen enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

2019·06·19

$titulo.getData()


ICU Progrmaren laugarren edizioa 2019ko abenduan egingo da, eta bere helburua enpresa parte hartzaile bakoitzaren erabiltzaileen premiak aztertzea eta ulertzea da, enpresaren produktuetarako edo zerbitzuetarako hobekuntzak proposatzeko. Oinarri metodologikoak eta kasu praktikoa landuko dira enpresa parte hartzaile bakoitzarekin, erabiltzaileak jomuga dituen berrikuntza oinarritzat hartuta. 

Bilbao Ekintzak eta Mondragon Unibertsitatearen Diseinuko Berrikuntzako Zentroko ikasleek egindako elkarlanaren bidez garatu da programa, zeinak Europako Gizarte Fondoaren finantzaketa ere eduki duen. Pasa den maiatzaren 30ean egin zen aurkezpen batean, erakundeak ICU metodologiak zabaldu eta ezagutarazi zituen, aurreko programetan parte hartu zuten enpresen eta Euskadin eremu horretan erreferente diren enpresen kasu arrakastatsuen bitartez, eta hori da, zehazki, 2019rako diseinatu den programan jasotzen diren ekintzetako lehena.

Bidelagun bat berrikuntzarantz  

ICU programaren 4.edizioaren antolaketan, taldeko tailerrak, ICU foro bat eta In Company Prestakuntza bat programatu dira, den-dena doan.    

  • Taldeko tailerrak 5na orduko 2 saio izango dira (9:00-14:00h), eta 2019ko irailaren 13tik 20ra bitartean egingo dira. Tailer horien helburua oinarri metodologikoak aurkeztea eta enpresa bakoitzarekin kasu praktikoa lantzea da. Horretarako, aurreko edizioan parte hartu zuen enpresa bat egongo da, programa honi lotuta eduki duen esperientziaren berri emango duena.
  • ICU foroa irailaren 27an egingo da, eztabaidarako eta networkingerako foro bat sortzeko ICU esperientzietan oinarrituta. Horretarako, metodologia horretan oinarrituta lan egiten duten diseinu agentzien eta programa honen edizio honetan eta aurrekoetan parte hartu duten enpresen laguntza edukiko da.
  • Bukatzeko, In Company Prestakuntzan, programan parte hartzen duten 10 enpresetatik 2k 4na orduko 5 saiotan parte hartzeko aukera edukiko dute, eta beren berrikuntza proiektuari buruzko prestakuntza jaso ahal izango dute beren lantokian bertan. Saio horietako bakoitzean, sarrera bat egongo da, non kontzeptuak, metodoak, erremintak eta adibideak azalduko diren, eta zati nagusi bat, non enpresako ekipoak, Mondragon Unibertsitateko ordezkariaren laguntzarekin, barruko proiektu bat landuko duen.