Ramon Uribe - Echeberria Aranzabalen tesi defentsa

Atzealdea

Ramon Uribe - Echeberria Aranzabalen tesi defentsa

TESIA

Ramon Uribe - Echeberria Aranzabalen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "La innovación abierta en los centros tecnológicos y su efecto en el desempeño". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2020·05·22

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "La innovación abierta en los centros tecnológicos y su efecto en el desempeño".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: José Albors Garrigós (Universidad Politécnica de Valencia)
    • Mahaikidea:  Antonio Hidalgo Nuchera (Universidad Politécnica de Madrid)
    • Mahaikidea: Jaume Valls Pasola (Universidad de Barcelona)
    • Mahaikidea: Javier Retegui Albisua (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Jaione Ganzarain Epelde (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Ikerketa honen xedea zentro teknologikoak dira. I+G arloan diharduten erakundeak dira, eta ezagutza eta teknologia transferituz enpresa-sarea garatzen laguntzea dute helburu. Zentro teknologikoek I+G+B kolaboratibo eta irekiaren testuinguruan jarduten dute, eta berrikuntza irekiaren ereduaren eragile paradigmatikoak dira. Horregatik, onurak lortzeko berrikuntza irekiak duen gaitasuna funtsezkoa da haren iraunkortasunerako, berrikuntza-sistemari laguntzeko eta, ondorioz, enpresa-sarea garatzeko.

Ikerketak zentro teknologikoetako berrikuntza irekiaren fenomenoa eta horrek beraien jardunean duen eragina aztertzen ditu, berrikuntza irekiaren ikuspegi integratzailetik. Horretarako, berrikuntza irekiaren dimentsio garrantzitsuenak aintzat hartzen dituen ikuspegi kuantitatiboa erabiltzen da. Horrela, ikerketak zentro teknologikoetan berrikuntza irekiaren fenomenoaren hainbat gai jorratzen ditu esplorazio-ikuspegi batetik, honako hauek barne hartuta: (1) Berrikuntza irekiaren helburuak eta oztopoak, (2) Berrikuntza irekiaren aplikazioa, (3) Berrikuntza irekiaren inpaktua jardunean, (4) Antolakuntza- eta kudeaketa-alderdien eragina eta (5) Berrikuntza-eredu irekien existentzia. Kontu horiek ikertzeko, galdetegi bat garatu du ikerketak, eta datuak Espainiako zentro teknologikoei egindako inkesta baten bidez lortu. Datuak hainbat metodo analitiko erabiliz aztertu dira: analisi deskriptiboa, bariantzan oinarritutako ekuazio estrukturalen bidezko modelizazioa (PLS-SEM), eta konglomeratuen analisia.

Tesiak lagundu egiten du berrikuntza irekiko ikerketaren esparruan, beren izaera bereziagatik merkataritza-enpresetatik nabarmen ezberdinak diren ikerketa erakundeen fenomenoa aztertzean. Horregatik, ikerketak analisi-esparru teoriko bat garatu du zentro teknologikoetan berrikuntza irekia aztertzeko, eta neurketa eredu berriak garatu eta balioztatu ditu, berrikuntza irekiaren eta zentro teknologikoen jardunaren funtsezko alderdiak neurtzeko.

Ikerketak agerian utzi du zentro teknologikoek berrikuntza irekierakiko hurbiltze berezia dutela, enpresetan aurkitutakoekiko desberdina baita, eta hainbat motibazio eta oztopo desberdinak baititu aplikatzeko. Baita ere, agerian geratu da teknologia-zentroek asko erabiltzen dutela berrikuntza irekia, eta lotura sendoak dituztela eskualdeko berrikuntza-sistemetako eragileekin. Era berean, emaitzek erakusten dute lankidetza-sare zabal batek eta berrikuntza-praktika irekiak eragin positiboa dutela zentro teknologikoetan. Era berean, antolaketa- eta kudeaketa-alderdiek, eta bereziki jabetza intelektualaren babesak, duten eginkizun garrantzitsua aztertu da berrikuntza irekia arrakastaz aplikatzeko. Azkenik, berrikuntza irekiko eta jarduera desberdineko maila desberdinak dituzten zentro teknologikoen bi talde daudela egiaztatu da, eta berrikuntza irekiak zentro teknologikoen jardunean duen eragin positiboa berretsi da.

Aurkikuntza guzti hauek ondorio praktiko garrantzitsuak dituzte zentro teknologikoetako interes-taldeentzat (kudeatzaileak, administrazio publikoak eta enpresak), zentro teknologikoetan berrikuntza irekiko estrategia eraginkorrak diseinatu ahal izan ditzaten, haien jarduna eta enpresa-sareari egiten dioten ekarpena indartzeko.

Hitz gakoak: zentro teknologikoak, berrikuntza irekia, adopzioa, oztopoak, kanpoko kolaborazioak, berrikuntza praktikak, jarduna, antolaketa irekia, kudeaketa, jabetza intelektualaren babesa, ekuazio estrukturalak, konglomeratuen azterketa.