MGEPeko heziketa zikloetako ikasleek garatutako bi proiektu finalistak izan dira Siemensen prototipoen 12. lehiaketan

Atzealdea

MGEPeko heziketa zikloetako ikasleek garatutako bi proiektu finalistak izan dira Siemensen prototipoen 12. lehiaketan

LEHIAKETA

MGEPeko heziketa zikloetako ikasleek garatutako bi proiektu finalistak izan dira Siemensen prototipoen 12. lehiaketan

Lehiaketaren helburua da automatizazioko eta digitalizazioko produktu berriak garatzea, eta berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta talde lanaren balioekin bat dator.

2021·06·02

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloetako bi ikasle talde aukeratu dituzte Siemensen Prototipoen 12. lehiaketaren finalerako. Marka horretako ekipamenduarekin lan egiten duten Estatuko Lanbide Heziketako ikastetxeetako eta unibertsitateetako ikasle guztiei zuzenduta dago lehiaketa, eta automatizazioko eta digitalizazioko produktu berriak garatzea du helburu. Fabrikazio sistemak eta industria, oro har, iraultzen ari diren 4.0 teknologien funtsezko bi eremu dira.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren proiektu hauek aukeratu dira finalerako:

  • Aluminioa beroan injektatzeko makina baten egokitzapena. Taldeko kideak: Marcos Familiar Baena, Miguel Fernandez Fuentes, Sergio Miguel Sainz, Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako heziketa zikloko ikasleak.
  • IoT sisteman oinarritutako trazabilitatea duen produktua web orritik sailkatzeko sistemak. Taldeko kideak: Maria Hernandez Beltran de Guevara, Ander Colmenares Amutio, Jon Carballo Vadillo, Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako heziketa zikloko ikasleak.

Siemenseko epaimahai tekniko batek baloratu ditu lehiaketaren finalerako hautatutako 10 proiektuak. Ondoren, konpainiatik kanpoko epaimahai batek aukeratuko ditu 3 aplikazio irabazleak, eta horiek ekainaren 29an, 10:00etatik 12:00etara, ezagutzera emango dira, modu birtualean.

Automatizazioko eta digitalizazioko prestakuntzaren aldeko konpromisoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 6 aldiz jarraian parte hartu du Siemensen lehiaketa honetan, eta 6 aldiz hautatu dute finalista.

Ekimenari esker, ikasleek eskuratutako ezagutza teorikoak barneratu ditzakete, eta sustatu ere egiten da autoikaskuntza, berrikuntza, talde lana eta ekintzailetza, gure prestakuntza zentroarekin oso lerratuta dauden helburu eta balioak.

Lan ona eta zorte handia bi taldeei!