Peru Fernandezen tesi defentsa

Atzera

Peru Fernandezen tesi defentsa

TESIA

Peru Fernandezen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Desarrollo de la metodología numérica para el análisis del comportamiento de absorbedores falling film de LiBr-H2O". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2021·07·14

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Desarrollo de la metodología numérica para el análisis del comportamiento de absorbedores falling film de LiBr-H2O".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Desarrollo de la metodología numérica para el análisis del comportamiento de absorbedores falling film de LiBr-H2O
    • Mahaikidea: Dra. Valentina Shevtsova (Mondragon Unibertsitatea)
    • Mahaikidea: Dr. Carlos Vega de las Heras (Universidad Complutense de Madrid)
    • Mahaikidea: Dr. Mahmoud Bourouis (Universitat Rovira i Virgili)
    • Idazkaria: Dr. David Alonso de Mezquía González (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Doktorego tesi honetan LiBr-H2O nahastearekin xurgapen teknologietan lan egiten duten beheranzko film (falling film) motako xurgatzaileen portaeran lan baldintzek eta garraio propietate termofisikoek duten eragina aztertu da. Horretarako, hainbat zenbakizko metodologia definitu eta ebaluatu dira, bolumen finituen metodoan oinarrituta (ingelesez Finite Volume Method, FVM).

Lan honi esker, bustigarritasun-propietateek hodi horizontaletako falling film fluxuaren portaera hidrodinamikoan duten eragina zehaztu ahal izan da, modelo iragankorren bidez. Era berean, 2D eta 3D ereduen aplikagarritasun-maila aztertu da, eta emaitzak bibliografiako lanekin alderatu dira. Modelo hauek erabiliz, fluxuaren portaera iragankorra aztertu da, baita bustitze-eremuaren bilakaera eta filmaren lodiera ere, ukipen-angelu desberdinetarako. Emaitzek erakutsi dute bustigarritasun-propietateek eragin handia dutela parametro horietan eta, beraz, kontuan hartu behar direla hodi horizontal motako falling film azterketetan.

Honez gain, bibliografian erabilitako formulazio matematikoak eta falling film erako xurgatzaileen masa eta bero-transferentzia aztertzeko metodologia ezberdinak alderatu dira, xurgapena aukeratutako metodologiaren arabera aldatzen dela frogatuz. Hautatutako metodoak Fick eta Higbie izan dira, masa frakzioa inposatu gabe, eta faseartean norabide bakarreko difusioa gertatzen dela suposatuz. Era berean, modeloaren emaitzak lan esperimentalekin alderatu dira, Fick 1D metodoa fidagarriagoa dela frogatuz.

Azkenik, termodifusioak falling film erako xurgatzaileen errendimenduan duen eragina aztertu da. Horretarako, kontzentrazio-gradienteek nahiz tenperatura-gradienteek eragindako masa-transferentzia hartu da kontuan. Definitutako metodologiaren bidez, lurrunaren xurgapena eta filmaren tenperatura- eta masa-frakzioaren profilak aztertu dira, hainbat lan-baldintza eta termodifusio balioetarako. Emaitzek agerian utzi dute, LiBr-H2O nahasketaren Soret efektuaren izaera negatiboa dela eta, termodifusioak xurgapena areagotzen duela. Beraz, termodifusio koefiziente (Dt) negatiboaren balio absolutu handia duten fluidoak erabiltzeak xurgapen-makinen errentagarritasuna hobetu lezake. Hala ere, funtsezkoa da Dt koefizientea esperimentalki zehaztea, tenperatura-gradientearen bidez ematen den masa-transferentziaren mekanismoak xurgatzaileen errendimenduan duen benetako eragina kuantifikatzeko.