DEIA egunkariak antolatutako zibersegurtasunari buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Iturbek

Titulazio ofiziala

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045992, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

DEIA egunkariak antolatutako zibersegurtasunari buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Iturbek

MAHAI INGURUA

DEIA egunkariak antolatutako zibersegurtasunari buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Iturbek

Goi Eskola Politeknikoko irakasleak klaseak emango ditu Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-konputazioko Master berrian.

$titulo.getData()


Mikel Iturbe Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta DEIA egunkariak zibersegurtasunaren gainean antolatu duen mahai inguru batean hartu du parte, gaian aditu diren hainbat pertsonarekin, hala nola Asier Martinez, Head of CSIRT Services del Basque Cybersecurity Centre (BCSC) erakundekoa; Javier Aparicio, i68 Grupo Zucchetti erakundeko Sistemen eta Zibersegurtasunaren zuzendaria; Aiert Azueta, BeCleverreko CEOa eta Jesus Garcia, MGS Seguros erakundeko Iparraldeko Lurralde zuzendaria. Zibererasoak gero eta sarriagoak eta sofistikatuagoak diren eszenatoki honetan, zibersegurtasuna lehiarako abantaila moduan agertzen da enpresentzat.  Horri dagokionez, Mikel Iturbek azaldu zuen nola mehatxuen alorrean, jauzia kuantitatiboa eta kualitatiboa den. “Kuantitatiboki, aurrera goaz erabateko interkonektibitaterantz eta horrek egiten du zibererasoekiko esposizioa handiagoa izatea. Horrek bide ematen du, baita ere, jauzi kualitatiborako; negozio eredu oso sofistikatuak eta oso errentagarriak dira, benetako mafiak dira”  Gainera, Iturbek arlo honetan egin den eta Mondragon Unibertsitatearen bermea den 10 urte baino gehiago ibilbidea balioetsi zuen. Bere hitzetan, “hasieran oso gogorra izan zen industriako enpresek ez baitzuten premi hori ikusten, baina, zorionez, konpainia ertain eta handiak hasi dira ikusten beren informazio sistemak eta ekoizpen sistemak ere aseguratzeko premia. 

Zibersegurtasunaren gaineko prestakuntzaren aldea

Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza zibersegurtasunaren gaineko prestakuntza espezifikoa lantzen, gizarteak duen premiari eta sektoreko profesional berrien eskaerari aurre egiteko. Zentzu horretan, unibertsitateak Zibersegurtasunaren gaineko master propio bat dauka, Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-konputazioko Masterra, zeina Donostian ematen den. Horrela, zibersegurtasunaren alorreko ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten da, negozio berriak sortzeko bide gisa, bai eta zibersegurtasunaren premia handia duten eremuetan –industria edo Gauzen Interneta (IoT), esaterako– aplikatzearen alde ere. Zibersegurtasunaren gaineko prestakuntzaren egungo errealitateari dagokionez, Iturbek azpimarratu du “gaur egun enpresen eskaria unibertsitateek eskaintzen ditugun gaian trebatutako profesionalak baino askoz eta askoz handiagoa da. Horregatik, datorren urtetik aurrera Goi Eskola Politeknikoak Lainoko datuen analisi, zibersegurtasun eta konputazioko masterra eskainiko du. “Prestakuntzaren ikuspuntutik, aukera hori zabaltzea erabaki dugu, gero eta profil espezifikoagoak eskatzen direlako”, esan du Iturbek.


Unibertsitatea baino gehiago gara