Zientzia astea Orona-Ideo campusean

Atzealdea

Zientzia astea Orona-Ideo campusean

ZIENTZIA ASTEA

Zientzia astea Orona-Ideo campusean

Azaroaren 2.astean zientzia astea izango da Orona-Ideo campusean. 2008tik martxan dagoen ekimen honek DBH 4. mailako 250 ikasle inguru elkartu ditu urtero

2019·11·12

$titulo.getData()


2019. urteko zientzia astea azaroaren 12an hasi da Orona-Ideoko campusean, Hernanin. 2008tik martxan dagoen ekimen honek 4-5 ikastetxetako 250 ikasle inguru biltzen ditu urtero, DBH 4. mailakoak. Zientzia astearen helburua ikasleei ikasgeletan ikasten dutenaren aplikazio erreala nolakoa den bistaratzea da, zientziaren dimentsioa bere osotasunean ikusi ahal izateko. Horretarako, Orona-Ideo campusak eskaintzen duen ekosistema teknologikoa probaleku interesgarria bilakatzen da, unibertsitatea, enpresa (Orona) eta zentro teknologiko (Ikerlan) baten uztartzeak testuinguru bakarra sortzen baitu. Aste honetan zehar bertaratzen diren DBH4ko ikasleek Mondragon Unibertsitateako ingeniaritzako ikasleek dinamizatutako hainbat tailer eta esperimentutan parte hartuko dute, fisika, kimika, materialak eta bestelakoak oinarri dituzten esperimentuetan. Orona eta Ikerlaneko ikerlariek ere euren lanen inguruko azalpenak emango dizkiete zientzia eta teknologiak industrian duten aplikagarritasunaren isladaren adibide.