Miren Illarramendiren tesi defentsa

Atzera

Miren Illarramendiren tesi defentsa

TESIA

Miren Illarramendiren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Runtime Observable and Adaptable UML State Machine-Based Software Components Generation and Verification: Models@Run.Time Approach. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE aipamena lortu ditu.

2019·10·04

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Runtime Observable and Adaptable UML State Machine-Based Software Components Generation and Verification: Models@Run.Time Approach.
  • Doktoretza programa: SOFTWARE ETA SISTEMEN INGENIARITZAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Leire Etxeberria Elorza, Xabier Elkorobarrutia Letona
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dra. Clara Benac Earle (Universidad Politécnica de Madrid)
    • Mahaikidea: Dr. Ansgar Radermacher (CEA LSEA Laboratory part of LIST/DILS)
    • Mahaikidea: Dr. Juan Martin Perez (IKERLAN)
    • Mahaikidea: Dra. Maria Elena Gomez Martinez (Universidad Autónoma de Madrid)
    • Idazkaria: Dra. Goiuria Sagardui  (Mondragon Unibertsitatea) 

Laburpena

Sistema Ziber-Fisikoak, konputazio sistema txertatuez osatuta daude. Konputazio sistema txertatu hauek, mundu birtuala mundu fisikoarekin uztartzeko gaitasuna eskaintzen dute. Sistema ziberfisikoak orokorrean sistema konplexuak izan ohi dira eta inguruan gertazen denaren araberako konfigurazio desberdinak izan ohi dituzte. Gaur egungo industria ingurunetan, sistema hauek daramaten kontroleko softwarea asko handitu da eta beren konplexutasunak ere gorakada handia izan du: aurrez ezagunak ez diren baldintza eta inguruetan lan egin beharra dute askotan, denbora errealeko eskakizunak eta segurtasun eskakizunak ere beteaz.

UML State Machine formalismoa, goian aipaturiko sistema mota horien portaera logikoa modelizatzeko erabiltzen den formalismo indartsu bat da. Formalismo honen baitan eta Model Driven Engineering (MDE) enfokea jarraituaz, sistema modelatzeko erabilitako grafikoetatik sisteman txertatua izango den kodea automatikoki sor genezake. MDEk softwarea sortzeko orduan izan genezakeen konplexutasuna gainditu nahi du, garatzailei software-sistemen goi-mailako ereduetan lan egiteko aukera emanez. Hala ere, MDE-an oinarrituriko tresna komertzialak erabiliaz, zaila izaten da berauen bidez sorturiko kodearen errendimendua eta portaera sistema exekuzioan dagoenean ebaluatzea. Tresna horiek laguntza gutxi eskaintzen dute modelotatik sortutako kodea exekutatzen ari denean sisteman zer gertatzen ari denaren informazioa modeloaren terminoetan jasotzeko. Beraz, exekuzio denboran, oso zaila izaten da sistemaren portaera egokia den edo ez aztertzea modelo mailako informazio hori erabiliaz.

Eskakizun horiek kudeatzeko modu bat, software modeloaren informazioa denbora errealean izatea da (models@run.time enfokea). Model@run.time enfokearen helburu nagusietako bat, MDE enfokearekin garapen fasean sortutako modeloak exekuzio denboran (runtime-en) erabilgarri izatean datza. Exekuzio denboran egiaztapen edo testing-a egin ahal izateko lehen urratsa, testeatu nahi den software horren modeloa exekuzio denboran eskuragarri izatea da. Honela, exekuzio denborako egiaztapen edo berifikazioak softwarea modelatzeko erabili ditugun elementu berberak erabiliaz egin daitke (egungo egoera, gertaera, hurrengo egoera, eta abar).

Tesi honen helburutako bat UML-State Machine modeloetan oinarritutako eta exekuzio denboran beren barne egoeraren informazioa modeloko elementu bidez probestu ahalko duten software osagaiak modu automatikoan sortzea da. Automatizazioari dagokionez, lehenik eta behin, software-osagai horiek automatikoki sortzen dituzten tresnak eskaintzen dituen metodologia proposatzen dugu. Bigarrenik, UMLSM oinarritutako software osagaiak automatikoki sortuko dituen herraminta bera proposatzen dugu. Exekuzio denboran eguneraketen jarraipenari, egiaztatzeari eta egokitzeari dagokionez, barne egoera UML-SM modelo terminoetan eskaintzen duten software osagaiak egiaztatzeko eta egokitzeko gai den kanpo exekuzio modulu bat proposatzen dugu. Honela, errore bat detektatzen bada, exekuzio garaian egokitze modulua aktibatuko da egokitzapen prozesu segurua martxan jarriaz. Honek, dagokion software osagaiari abixua bidaliko dio egokitzapena egin dezan. Gauza guztiak kontuan hartuta, software osagaien eta CPSen segurtasun maila orokorra hobetua izango da.