Mikel Ezkurra Mayoren tesi defentsa

Atzealdea

Mikel Ezkurra Mayoren tesi defentsa

TESIA

Mikel Ezkurra Mayoren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Development of a numerical fluid-structure interaction methodology to model transient leakage phenomena". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2021·07·26

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Development of a numerical fluid-structure interaction methodology to model transient leakage phenomena".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Germán Castillo López (Universidad de Málaga)
    • Mahaikidea: Davide Fugazza (Ansys)
    • Mahaikidea: Diego Infante García (Universidad Carlos III)
    • Mahaikidea: Iñigo Llavori Osa (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Alain Martin Mayor (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Estankotasuna bermatzea ezinbesteko betekizuna da fluido bat biltegiratzea edo garraiatzea eskatzen duten aplikazioetan. Ihesak agertzeak ondorio larriak ekar ditzake, bai sistema horretan, bai haren inguruan. Badira presio eta tenperatura altuak dakartzaten aplikazio kritikoak, hain zorrotzak ez diren aplikazioetan ohikoak diren juntura polimerikoak erabiltzea ahalbidetzen ez dutenak. Kasu kritiko horietan, ezinbestekoa da metal-metal kontaktuan oinarritutako itxierak diseinatzea. Horietan, kontaktuaren geometriak eta gainazaleko akaberak nabarmen baldintzatzen dute estankotasuna.

Tesi honetan zenbakizko metodologia berri baten garapena aurkezten da, metal-metal kontaktuan oinarritutako sistemetan ihesen hasiera eta garapeneko fenomeno iragankorrak simulatzeko. Emaitza gisa, ihesen kokapena eta emaria identifikatzen dira, sistemaren egiturak eta barneko fluidoak baldintzatzen dituztenak. Horregatik, proposatutako metodologia fluido-egitura interakzioa (FSI - Fluid Structure Interaction) jasotzen duten eredu multifisikoetan oinarritzen da.

Ihesaren aurrerapena zehazteko, proposatutako metodologiak esperimentalki zehaztu beharreko irizpide bat behar du. Horretarako, iragazkortasuna kontaktu-presioen arabera zehazten duen prozedura bat proposatzen da. Karakterizazio hori kontaktu-presio uniformeak dituen sistema baten gainean egin da, eta ondorioztatu da posible dela barneko fluidoarekiko eta itxiera bermatzen duen indarrarekiko independentea den ihes-irizpide bat definitzea.

Azkenik, garatutako zenbakizko metodologia bigarren sistema baten gainean baliozkotu da; bigarren sistema horrek, berriz, itxierako kontaktu-presio ez-uniformeak ditu. Eredu numeriko horren emaitzek esperimentalki ikusitakoarekin bat datozen ihesaren kokapena, atari-presioa eta emaria erakutsi dituzte.