Amaitu da MasterTECHen lehen edizioa, profesionalei zuzendutako Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen espezializazio-programa teknologia-eremu estrategikoetan
Amaitu da MasterTECHen lehen edizioa, profesionalei zuzendutako Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen espezializazio-programa teknologia-eremu estrategikoetan
Amaitu da MasterTECHen lehen edizioa, profesionalei zuzendutako Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen espezializazio-programa teknologia-eremu estrategikoetan
Bi erakundeetako irakasle eta ikertzaileek beren ezagutza partekatzen dute euskal industrian eskari handia duten arloetan. Lehenengo edizioak sistema elektroniko aurreratuak izan ditu ardatz, eta bigarrenak, berriz, datuen analisia eta zibersegurtasuna landuko ditu.
Joan den uztailaren 16an egin zen MasterTECH programaren lehen edizioko diplomak banatzeko ekitaldia. Ikerlanek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bultzatutako prestakuntza-programa da, eta euskal industriarentzat estrategikoak diren eta profesional kualifikatuen eskari handia duten profesionalak prestatzea du helburu. Lehen edizioak sistema elektroniko aurreratuak izan ditu ardatz, eta bigarrenak, urritik aurrera, datuen analisia eta zibersegurtasuna aztertuko ditu.
Masterraren lehen edizio honetan 9 pertsonek hartu dute parte, eta gaur egun Euskadiko enpresentzat profesional espezializatuen eskari handia dagoen arloetako bat hartu du ardatz: sistema elektroniko aurreratuak. Informatika, telekomunikazioak edo softwarearen eta hardwarearen esparruak lehentasuna dute enpresentzat, ekonomiarentzat eta industriarentzat. Esparru horretan, zaila da talentua erakartzea, gainera, datozen urteetan profesionalen eskaera handia izatea aurreikusten da.
Ikasturte amaierako ekitaldian, Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusiak MasterTECH abian jartzearen testuingurua aipatu zuen: “bai Ikerlanen, bai inguruko enpresetan, espezialitate jakin batzuetako profesionalen gabeziaren ondorioak jasaten ari gara, eta irtenbide gisa, profesionalen prestakuntzan inplikatzea eta industrian behar ditugun profilak garatzen laguntzea erabaki dugu”.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlan zentro teknologikoak lankidetza estuan dihardute 45 urtetik gora, eta master hau aurrerapauso handia da lankidetza hori sendotzeko, “euskal industriarako estrategikoak diren diziplinetan profesionalak prestatzeko”, nabarmendu zuen Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.
MasterTECH profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa bat da, eta profil desberdinetako profesional adituek parte hartzen dute: Mondragon Unibertsitateko irakasle/ikertzaileek eta Ikerlaneko ikertzaileek. Masterreko partaideek nabarmendu dutenez, unibertsitateetan irakasten ez diren alderdiak ikasten dira, gainera, praktikotasunean oinarriturik, industriaren beharrei 100% erantzuteko bideraturik dago.
MasterTECHen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Ikerlan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa datuen analisian eta zibersegurtasunean oinarritutako bigarren edizio bat prestatzen ari dira datorren ikasturterako.