María Vivar Simonen tesi defentsa

Atzera

María Vivar Simonen tesi defentsa

TESIA

María Vivar Simonen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "University-Business Cooperation: A look at the organisational context-related factors that shape cooperation activities in Basque manufacturing SMEs". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du, ’Doctor Internacional’ aipamenarekin.

2021·07·20

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "University-Business Cooperation: A look at the organisational context-related factors that shape cooperation activities in Basque manufacturing SMEs".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Maribel Guerrero (Northumbria University)
    • Mahaikidea: Victoria Galán Muros (OECD)
    • Mahaikidea: Rafael de Arce Borda (Universidad Autónoma de Madrid)
    • Mahaikidea: Juan Carlos Aldasoro (UPV/EHU)
    • Idazkaria: Noemi Zabaleta Etxebarria (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

I+Gko eta berrikuntzako politiketan unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzak (UEL) hartu duen garrantziak (Vick and Robertson, 2018) eragin du UELari buruz idatzi den gehiena ikuspegi horretatik aztertu izana (adibidez, Bruneel, DŽEste and Salter, 2010; Bodas Freitas, Geuna and Rossi, 2013; Plewa, Korff, Baaken, et al., 2013; Rosendo-Ríos, Ghauri and Zhang, 2016; Santos et al., 2020). Hala ere, unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza agerian geratzen da unibertsitatearen hiru misioei -hezkuntza, ikerketa eta ekintzailetza- lotutako jarduera sorta zabal batean (Galán-Muros and Plewa, 2016). Horregatik, UELari buruzko literaturak fokua ia modu esklusiboan I+Gan jarri izanak egin du lankidetza hori baldintzatzen duten antolaketa faktoreei buruzko ezagutza arlo horretara lerratua egotea. Mugapen hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da UELa ikuspegi holistikotik aztertuko duten azterketa enpirikoak garatzea.

Ikerketa hutsune horri erantzuteko, azterlan kuantitatibo honekin jakin dezakegu zer antolaketa faktore diren (i) manufakturako ETE kooperanteak eta ez-kooperanteak bereizten dituztenak, (ii) manufaktura-ETEek unibertsitatearekin lankidetzan aritzeko duten probabilitatea zehazten dutenak, eta (iii) lankidetza jardueretako lankidetza mailak zehazten dituztenak, faktore horiek identifikatu eta aztertzen dituelako. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden manufakturako ETE-en lagin bati (332 ETE) galdetegi bat aplikatu ondoren, aztertu da zer inpaktu duten enpresaren ezaugarri orokorrekin, kanpoko ezagutzara irekitzearekin, I+G arloarekin, etengabeko prestakuntzarekin, xurgatzeko gaitasunarekin, berrikuntzarekin eta UELarekiko jarrera eta laguntzarekin lotura duten antolaketa faktoreek hezkuntzaren, ikerketaren, balorizazioaren eta kudeaketaren esparruetan identifikatutako eta sailkatutako 14 lankidetza jardueratan (Davey et al., 2018). Zehazki, azterlanak honako lankidetza jarduera hauek aztertzen ditu: (i) hezkuntzan: ikasleen mugikortasuna, unibertsitateko curriculuma lankidetzan diseinatzea eta lankidetzan irakastea, prestakuntza dualeko eta etengabeko prestakuntzako programetan parte hartzea, (ii) ikerketan: I+Gko proiektuak batera garatzea, aholkularitza eta langileen mugikortasuna, (iii) balorizazioan: I+Gko emaitzen merkaturatzea, ekintzailetza akademikoa eta ikasleen ekintzailetza, eta (iv) kudeaketan: gobernantzan parte hartzea, partekatutako baliabideak izatea eta babesak.

Xurgatzeko gaitasunak UELaren literaturan zein ezagutzaren eta teknologiaren transferentziarekin lotura duten hainbat eremurekin duen funtsezko zeregina dela eta (Cohen and Levinthal, 1990; Zahra and George, 2002; Jansen, Van Den Bosch and Volberda, 2005; Biedenbach, Marell and Vanyushyn, 2018; Flor, Cooper and Oltra, 2018), ikerketak bereziki azpimarratzen du argitu beharra dagoela xurgatzeko gaitasunak lankidetza jarduera guztietan duen zeregina, operazional izateko duten ahalmenaren arabera.

Lortutako datuak hainbat teknika estatistikoren bidez aztertu dira; besteak beste, erregresio logistikoko ereduak, erregresio linealeko ereduak eta ekuazio estrukturalen ereduak.

Azterlan honen ondorioz, jardueretako lankidetza probabilitatea eta lankidetza mailak zehazten dituzten antolaketa faktoreak aldatu egiten dira, eta nabarmentzekoa da harremanek, ezagutza oinarriak eta enpresek unibertsitatearekiko duten hurbiltasun kognitiboak hartzen duten garrantzia.