Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga, Literatur Topaketa 2022an

Atzealdea

Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga, Literatur Topaketa 2022an

Literatur Topaketa 2022

Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga, Literatur Topaketa 2022an

Ekainaren 8an, Eskoriatzako campusean, eskainiko dute ‘Olatu arteko txalupa arraroa’ ikuskizun musikatua eta poesia errezitaldia.

2022·05·31

$titulo.getData()


Ekainaren 8an, 16. Literatur Topaketa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta Eskoriatzako campusean egingo da, D.0.3 aretoan. Aurtengo edizioan, bi sortzaile handik hartuko dute parte: Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga musikariak. 

 

Ekainekoa zuzenean egingo da, Kontuak Kantu lelopean, eta izango da ekitaldi ziklo baten amaiera. Izan ere, aurtengo Literatur Topaketa bi zatitan antolatuta egon da: hasierakoa, urtarrilean, Joseba Sarrionandiak berak gidatutako Literatura musikatua izenpean eta, oraingoa, Ines Osinaga musikariarekin batera, idazleak egingo duen ikuskizuna.

 

Eskoriatzako ekitaldiak bi orduko iraupena du, doakoa izango da eta irekita egongo da publikora.