Joseba Sarrionandia solasean, Hezkuntza graduetako laugarren mailako ikasleekin

Atzealdea

Joseba Sarrionandia solasean, Hezkuntza graduetako laugarren mailako ikasleekin

Literatur Topaketa

Joseba Sarrionandia solasean, Hezkuntza graduetako laugarren mailako ikasleekin

Idazle iurretarrak hiru saio egingo ditu Eskoriatzan, ‘Literatura musikatua’ izeneko jardunaldian. Saioak izango dira 24tik 28ra, Literatur Topaketaren barruan.

2022·01·25

$titulo.getData()


Joseba Sarrionandia idazleak Literatura musikatua jardunaldia zuzenduko du Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Saioak egingo dira Eskoriatzako campusean, otsailaren 24tik 28ra, Literatur Topaketaren barruan. Hezkuntzako laugarren mailako ikasle guztiek hartuko dute parte txandaka antolatutako bi orduko saio praktikoetan.

 

Euskal tradiziokoak bilakatu diren hainbat abesti zahar eta berri aztertuko ditu idazle iurretarra eta Euskadi Sariaren irabazleak; horietako batzuk, gainera, Sarrionandiaren beraren testuekin egindako kantuak izango dira. Solasaldian landuko dute, besteak beste, nola sortu diren hitz horiek guztiak eta, oro har, nola bihurtzen den kanta literatura testu bat. Gainera, ikasleek aukera izango dute jorratzeko kantuek tratatzen dituzten zenbat gaik. 

 
Literatura musikatua jardunaldia