Generorik gabeko lidergoa

Atzealdea

Generorik gabeko lidergoa

Nazioarteko Emakumeen Eguna

Generorik gabeko lidergoa

'Generorik gabeko lidergoa' leloa izan da aukeratua Bilbon Mondragon Team Academyk (MTA) Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko.

2018·03·09

$titulo.getData()


Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatuak inauguratu du ekitaldia. Laespadak, borroka feministaren berrikuspen historiko bat egin du data garrantzitsuak azpimarratuz, hala nola, lehen greba feminista 1857an, Triangle Shirtwaist ehungintza fabrikaren sutea 1911ean NYn, 123 langile hil zirenean edo Clara Campoamor-en borrokoa 1931an sufragio unibertsalaren eskubidearen alde.

Diputatuak unibertsitateen ardura azpimarratu du aldaketak bideratzeko eta baita ikasleen aldetik ere, gizartea mugiarazteko, etorkizunean lidereratzea tokatuko zaien gizartea.

Unibertsitatea, Laespada-ren ustetan, pentsamendu, ekintza eta hausnarketa leku gisa ulertu behar da. Gainera, LEINN-eko  ikasleak duten erantzunkizuna aipatu du, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Lidergoko gradu bat izanda, generorik gabeko lidergo bat bultzatzeko. Honetaz gain, LaSpada identifikatuta sentitu da ekitaldiak bultzatu duen berdintasun positiboaren espirituarekin. Laespadak Munduko Ekonomia Foroaren azterketa aipatu du, 100 urte gelditzen direla gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko. Argi eta garbi utzi du ezin dugula hain luze itxaron.

Teresa Laespada-ren inaugurazioaren ondoren mahai-inguru bat egon da, Nadia Master redALDE sarekoa, Ainara Castellanos, Ikerbasque-ko ikertzaiele eta Biologia doktorea, Lorea Argarate, TZBZeko ekintzailea eta Tea Party-ko kidea eta Isabel Liébana, Tellmewow sortzaileetakoak hartu dute parte. Eztabaida BBF eraikineko tabernan gertatu da, Dock-en, hurbileko elkarrizketa aberats bat izan da non entzuleek askatasunez parte hartu izan dute. Gonbidatuek garrantzia eman diote beren testigantzen bitartez gertuko erreferentzia eta lidergo emakumezkoak bilatzeari, eta ez hainbeste erreferentzia historikoak edota urrutikoak. Laurek mikromakismo ikusezinei arreta jartzearen garrantzia adostu dute.

Inspira proiektua azaldu da, Deustuko Unibertsitateak eta Elhuyar Fundazioak sustatua, 6.mailako neskei zuzendua eta helburua zientzietako karrerak garatzera bultzatzea da intelektualki eta profesionalki garatzeko. Lan hau mentore figura batzuen bitartez egiten da, zientzietako lana beraientzat ez den inguruetan eragina duten faktoreak gutxitzeko.

Ekitaldia "zer da zure feminismoa?" Galderari buruzko ideia ariketa batekin amaitu zen. Bertan gonbidatu guztiek hausnartu eta parte hartu zuten.

Irudi galeria