Web edukia bistaratu

Nor garen

Web edukia bistaratu

NOR GAREN

Mondragon Unibertsitateko enpresa Fakultatea, Enpresagintza, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Elkarte Kooperatiboan barne dagoen giza ekimeneko kooperatiba mistoa da.

Oñatin dago kokatuta, Euskal Herriko erdian, 1960an ekin zion jarduerari, 1542an eraikitako Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitate ospetsuaren tradizioari jarraituz.

ETEO 60ko hamarkadan sortu zen José María Arizmendiarrieta apaiz jaunaren eskutik, Arrasateko Lanbide Heziketako Zentroa osatzeko eta administrazio zein kudeaketa arloko prestakuntza hedatzeko.

Horrela, sortzen da bere hasieretan, Eskola Tekniko-Administratibo bezala, ETEO-ko hazia.

1973-1974ko ikasturtean, Enpresagintza Eskola Teknikoaren onespena lortu eta ETEO izena hartu zuen (Oñatiko Enpresagintza Eskola Teknikoa). Ikasturte horretan bertan ere, Enpresa Zientzien Diplomaturaren izaera ofiziala lortu zuen. Hau aukera handia izan zen eskualdeko gazteentzat, goi mailako ikasketak bertan egin ahal izateko.

1980an ETEO kooperatiba bihurtu zen.

Aldaketa adierazgarrienak Fakultatean, 1997-1998 ikasturtetik aurrera eman ziren, Mondragon Unibertsitateko onespen ofiziala lortu zenean Unibertsitate bezala, Deba Garaiko unibertsitate ikasketen hiru kooperatiben elkartasunaren ondoren: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ETEO eta Irakasle Eskola.

2009an Bateratasun proiektua hasi zen MIK KOOP. E.arekin. Honekin sortu nahi zen, MIK-en birsorreratik abiatuta, Euskadiko Ikerketa Zentro handiena Kudeaketa Aurreratuan, Enpresagintzako eta MIK-eko ikerketa taldeen gaitasunak integratuz. Euren helburua, ezagutzaren sorrera eta transferentzia lideratzea da, Euskadirentzako estrategikoak diren arloetan; eta honekin batera, handitu nahi da, enpresen lehiakortasuna eta gizartearena orokorrean.

1995etik aurrera, M.U. Enpresagintza (lehen ETEO), Kalitate Osoaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa eredua aplikatzen ari da. Garapen honek, izan zuen emaitza bezala 2006an , EUSKALIT-eko Kanpo Ebaluazioaren Zerbitzuaren errekonozimendua, zilarrezko Q sariarekin.

2009ko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, “Urrezko egiaztapen Graduarekin” egiaztatu zuen, kalitateko egiaztapen markoan Bikain hizkuntzalaritza kudeaketan.

2009ko azaroan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, M.U. Enpresagintzari (lehen ETEO), eman zion , entitate kolaboratzailearen errekonozimendua, emakumeen eta gizonen arteko aukeren berdintasunean.

Gaur egun, Fakultateak hiru Campus ezberdin ditu: OñatiBidasoa-Irun eta BBF-Bilbao. Era berean eta Mondragon Team Academy-ren sarearen bidez, laborategiak ditu hurrengo lekuetan: Madril, Bartzelona, Balentzia, Querétaro, Shangai, Holanda eta Korea.

Berauen jarduera nagusiak hauek dira: prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza.

Fakultatearen antolaketari dagokionez, hurrengo gobernu organoak ditu:

  • Bazkideen Asanblada Orokorra. Hemen ordezkatuta daude, herenetara, langileak, ikasleak eta enpresak.
  • Kontseilu Errektorea, Asanblada Orokorraren ordezkaritza berberarekin.
  • Koordinazio Kontseilua: Zuzendari Orokorrak lideratutako kudeaketa Organoa. Honen helburua, Kontseilu errektorean onartutako estrategiak burutzea da.

M.U. Enpresagintza Koop. E.ak, hiru urtean behin, Urteko Kudeaketa planean azaltzen den planifikazio estrategiko prozesu bat egiten du.