Iñigo Llavoriren tesi defentsa

Atzera

Iñigo Llavoriren tesi defentsa

Tesia

Iñigo Llavoriren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Simulación numérica y validación experimental de fenómenos de desgaste y fatiga por fretting en aceros trefilados de reducido diámetro

2016·12·16

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Simulación numérica y validación experimental de fenómenos de desgaste y fatiga por fretting en aceros trefilados de reducido diámetro
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesiaren zuzendaria: Xabier Gomez
  • Epaimahaia:

Laburpena

Osagai mekanikok degradazio fenomeno ezberdinak jasaten dituzte zerbitzuan,  garrantzitsuenetariko batzuk nekea eta fretting-a direlarik. Degradazio fenomeno hauek jasaten dituzten osagai mekanikoen artean malgukien akoplamenduak, egituretako artikulazioak edo kable metalikoak aurki daitezke. Kable metalikoetako barneko hari kontaktuen artean sortzen den anplitude txikiko irristadura da fretting fenomenoaren adibide bat. Kontaktu hauen esfortzu magnitudeen arabera, bi degradazio mota ezberdindu daitezke: fretting bidezko higadura eta fretting bidezko nekea. Kable metalikoen kasuan bi fenomeno hauen arteko konbinaketa da garrantzitsua. Higadura honek, tensio kontzentradore bezala jokatu dezake kableek duten neke ahalmena murriztuaz.

Ikerketa lan honetan, fretting eta neke fenomeno konbinaketan gertatzen diren higadura, pitzadura hastapen eta bere hedapenaren zenbakizko simulazio ezagutza zientifiko-teknologikoa garatu da. Ikerketa honen ondorioz, ondorengo helburu hauek nabarmendu daitezke:

Higadura, pitzadura hastapena eta bere hedapena batera aztertu ditzakeen 2D zenbakizko metodologiaren garapena eta balioztapena.  Zenbakizko eredu honen bitartez, 3D-ko garapenerako irizpideak ezartzea lortu da.

Hari metalikoetan fretting bidezko higadura eta nekea batera aztertu ditzakeen 3D zebankizko metodologiaren garapena. Zenbakizko eredu hau balioztatzeko tribometro ad-hoc bat diseinatu eta fabrikatu da.