Joan Manuel Fernandezek Ikerbasque Research Fellow diploma jaso du ekonomia zirkularrari eta garapen iraukorrari buruzko ikerketa garatzeko Mondragon Unibertsitatean

Atzealdea

Joan Manuel Fernandezek Ikerbasque Research Fellow diploma jaso du ekonomia zirkularrari eta garapen iraukorrari buruzko ikerketa garatzeko Mondragon Unibertsitatean

DIPLOMA BANAKETA

Joan Manuel Fernandezek Ikerbasque Research Fellow diploma jaso du ekonomia zirkularrari eta garapen iraukorrari buruzko ikerketa garatzeko Mondragon Unibertsitatean

Ikesbarque Research Fellows-ak etorkizuneko zientzialari lider izan nahi duten nabarmendutako langile ikertzaileei zuzenduta daude

2019·11·28

$titulo.getData()


Azaroaren 26an egin zen Lehendakaritzan (Gasteizen) Ikerbasque Research Fellows, Ikerbasaque Research Associates eta Ikerbasque Professors berriei eginiko Ikerbasque diploma banaketa. Jardunaldian egon ziren Iñigo Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza Kontseilaria, Amaia Esquisabel Ikerketa Zuzendaria, Miren Artaraz Unibertsitate Koordinazio eta Politika Zuzendaria, Fernando Cossío Ikerbasqueko Zientzia Zuzendaria eta Eusko Jaurlaritza, Ikerbasque, CIC, BERC, teknologia zentro eta unibertsitateetako beste hainbat garrantzia kargudun. Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektorea eta Roberto Uribetxeberria Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa eta Transferentzia Koordinatzailea ere egon ziren bertan.

2019an Ikerbasque Research Fellows sarituen artean dago Joan Manuel Fernandez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan lanean ari dena ikertzaile gisa ekonomia zirkularra eta garapen iraunkorrari buruz bere ikerketa garatuz; zehazki tresna berritzaileak garatu eta aplikatuz produktu berrien diseinuan, industria zerbitzuetan, eko-teknologietan eta negozio ereduetan.

Ikerbasque Research Fellows-ak zientzialari gazteei zuzenduta daude eta aukera eskaintzen diete eboluzionatzeko langile ikertzaile edota ikertzaile independente lanpostura. Fellows gisa hautaturiko pertsonak gai izan beharko lirateke etorkizuneko zientzialari lider bihurtzeko beharrezko konpetentziak eskuratzeko. Aurten ebaluazioan parte hartu dute 14 herrialdetako 50 ebaluatzaile independente baino gehiagok Ikerbasqueren Zientzia Batzordeak koordinaturik. Honek berarekin dakar konpromiso bat ikertzaile karreraren ebaluazio prozesua hobetzeko, bermatu ahal izateko hautaketa sistema garden, ireki, berdintzaile eta nazioarteko onarpena duena.

Deialdi honetan Research Fellow izateko beharrezko baldintzak betetzen zituzten 124 hautagaitza ebaluatu dira. Zientzia Batzordeak 124 hautagai hauetatik 20 hautatu ditu (%16a), ondorengoan oinarriturik:

  • Zientzia merituak eta ikerketa ibilbidea.
  • Eskaeraren Research Statement interesa.
  • Ikerketa lerroaren garrantzia eta azken argitalpenak.
  • Euskadiko ikerketa gaitasunekin lerrokatzea.

Zorionak Joan Manuel eta ekin ekonomia zirkularra eta garapen jasangarria ikertzeko erronkari!