Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Ikerlaneko ikertzaileak, IEEE VPPC kongresuan aurkeztutako lan zientifikorik hoberenaren egileak

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Ikerlaneko ikertzaileak, IEEE VPPC kongresuan aurkeztutako lan zientifikorik hoberenaren egileak

KONFERENTZIA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Ikerlaneko ikertzaileak, IEEE VPPC kongresuan aurkeztutako lan zientifikorik hoberenaren egileak

IEEE Vehicular Power and Propulsion Conference 2020 Konferentzia azaroan egin da, telematikoki, eta mundu osoko ikertzaileak elkartu ditu.

2020·12·04

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Ikerlan zentro teknologikoko ikertzaileek egin dute IEEE Vehicular Power and Propulsion Conference 2020 kongresuan aurkeztutako lan zientifikorik hoberena. Nazioarteko topaketaren helburua izan da energiaren eta ibilgailu elektrifikatuen propultsioaren esparruko aplikazio teknologiko berriak lantzen dituzten profesionalek eta berrikuntza eragileek ezagutzak trukatzeko guneak sortzea.

Josu Olmosek, Mondragon Unibertsitateko doktoregaiak, kongresuan Best paper Awardarekin saritu den lana aurkeztu du, Iosu Aizpururekin eta Iñigo Gandiagarekin batera (bere tesiaren zuzendariak eta Mondragon Unibertsitateko eta Ikerlaneko ikertzaileak, hurrenez hurren) eta Dimas Lopez, Xabier Larrea eta Txonin Nievaren laguntzarekin (CAF Power & Automationeko ikertzaileak). Cost-Effective Integration of Energy Storage Systems in Railway Vehicles izenburupean, egileek beste analisi tekno-ekonomiko bat aurkeztu dute etorkizuneko tren aplikazioetara bideratuta, hau da, bateriak eta diesel motorrak bateratzen dituzte berrikuntzetara, mugikortasun iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.

Apustu sendoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlanek energiaren arloan ikertzeko eta berritzeko apustu garbia egiten jarraitzen dute, Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako RIS3ren gai estrategikoetako bat baita. Bi erakundeetako ikerketa taldeak sarritan ari dira elkarrekin lanean eta erronka teknologikoi heltzen diete, bai inguruko enpresentzan, bai gizartearentzat, oro har. Josu Olmosen doktore tesiaren kasuan, bere aplikazioa Ikerlanek CAF Power & Automation-ekin duen lankidetza proiektuaren barruko zerbait da, eta Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren laguntza du.

Gaur egun, Josu doktore tesiaren 2. urtea garatzen ari da, eta aurretik Energia Berriztagarrien eta Sare Elektriko adimendunen Kontrolaren gaineko prestakuntza jaso du.

Zorionak lantalde osoari!