Aurten, masterreko 214 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Aurten, masterreko 214 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Unibertsitate masterrak

Aurten, masterreko 214 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Hasi berri den ikasturtean, guztira, masterreko 242 ikasle izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasturte honetan eskaintzen dituen lau masterretan.

2025·10·07

$titulo.getData()


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra-k 199 ikasle izango ditu 2025-2026 ikasturtean. Horietatik 173 ikaslek online egingo dute masterra, beste 26 lagunek, berriz, DUAL ereduan ikasiko dute masterra, era presentzialean.

 

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra-k 12 ikasle izango ditu bigarren edizio honetan, eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra-k, berriz, 15 ikasleko taldearekin ekin dio ikasturteari. Euskal kulturaren eragiletzan Unibertsitate Masterrean ere hasi dira aurrez-aurreko saioekin. Aurten 15 ikaslek hartuko dute parte.

 

Masterreko ikasleek ere ikasturtea hasita, martxan dira 2025-2026 ikasturtean Humanitate eta Hezkuntza fakultatean arituko diren ikasle guztiak. Guztira, beraz, graduko 482 ikasle berri eta masterreko 214 ikasle berri izango dira: 696 ikasle berri denera.


Unibertsitatea baino gehiago gara