Graduko 482 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten

Atzealdea

Graduko 482 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten

Ikasturte hasiera

Graduko 482 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten

Hasi berri den ikasturtean 482 ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kultur eta Sormen Industriak eta Humanitate Digital Globalak - HDG graduetan.

2025·09·10

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 482 ikasle berri izango ditu eskaintzen dituen bost graduetan 2025-2026 ikasturtean. Ikasle horietatik 414 Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasketei ekingo diete. Zehazki, Lehen Hezkuntza graduak 311 ikasle berri izango ditu eta Haur Hezkuntza graduak 103.

 

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta, aurten, lehen aldiz abian jarritako Kultur eta Sormen Industrien graduetan, berriz, 58 ikasle berri hasiko dira lehenengo mailan. Azkenik,  Humanitate Digital Globalak - HDG graduak 11 ikasle berri izango ditu. 

 

Campusak eta hasiera datak

 

Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan izango dituzte aurrez aurreko eskolak; Ikus-entzunezko Komunikazioek eta Kultur Sormen Industrietakoek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoak eta Lehen Hezkuntzako Berrikuntza Digitala aipameneko ikasleak Bilbao AS Fabrik campusean egongo dira.

 

Graduaren arabera bi egun desberdinetan hasiko dira graduko eskolak. Alde batetik, Humanitate Digital Globaletako graduko ikasleak irailaren 11n hasiko dira aurrez aurreko saioekin. Beste alde batetik, hilaren 15an, ekingo diote lanari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kultur eta Sormen Industria graduetako ikasleek.

 

Ikasturte guztiak kontuan hartuta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak graduko 1556 ikasle inguru izango ditu.


Unibertsitatea baino gehiago gara