Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabsek lankidetza hitzarmena sinatu dute proiektu akademiko disruptiboak bultzatzeko

Atzera

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabsek lankidetza hitzarmena sinatu dute proiektu akademiko disruptiboak bultzatzeko

Hitzarmena

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabsek lankidetza hitzarmena sinatu dute proiektu akademiko disruptiboak bultzatzeko

Hitzarmen sinadura ekitaldian parten hartu dute Felix Lozano TeamLabs-eko kofundatzailea eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

2019·11·28

$titulo.getData()


Gaur, azaroak 28, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta TeamLabs-eko ordezkariek lankidetza hitzarmena sinatu dute Madrilgo TeamLabs-eko laborategiko egoitzan. Ekitaldian parte hartu dute Felix Lozano TeamLabs-eko kofundatzaile eta CEOak eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

 

Hitzarmen sinadurarekin sakondu nahi izan dute bi hezkuntza-erakundeen arteko harremanean; alde batetik, prestakuntza-programa disruptiboak sortu eta diseinatzeko eta, bestetik, 2019-2020 ikasturte akademikoan abian jarritako proiektuak kudeatzeko.

 

ABIAN JARRITAKO HEZKUNTZA-PROGRAMAK

Oraingo 2019-2020 ikasturtean, bi dira Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs-ek abian jarri dituzten programak: Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (LIT) eta Chief Learning Officer (CLO) Espezializazio Diploma. Hurrengo ikasturtetik aurrera, gainera, hezkuntzako profesionalei zuzendutako beste titulu propio bat eskainiko dute elkarrekin: Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (FAP).

 

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (LIT). Modalitate erdi-presentzialean eskaintzen den Unibertsitate Master hau zuzenduta dago ikaskuntza-prozesuak diseinatu eta erraztu nahi dutenentzat, bai hezkuntza-testuinguruetan eta baita ere enpresa munduan. Bertan prestatutako profesionalek erraztu ahal izango dituzte prozesu berritzaileak hezkuntza-zentroetan, enpresetan, eta oro har, era guztietako erakundeetan. Modu oso praktikoan eta LEGO erara antolatuta eskaintzen LIT masterra. Aurrez aurreko lan-saioak Madrilen eta Bilbon egiten dira.

 

Chief Learning Officer (CLO). Titulu propio hau oso aproposa da lan-ibilbidez aldatu nahi duen edozein diziplinatako profesionalentzat, ikaskuntza eta berrikuntza errazteko esperientzia eta metodologia berriak ikasi nahi dituenentzat edo beste arloetako profesionalentzat, esaterakok, hirugarren sektoreko korporazioko langileak, startup-etan edo erakundeetan ari direnentzat eta berrikuntza, Giza Baliabide, talentu eta prestakuntza arloetan ari direnentzat. CLO programaren helburua da goi-mailako profesionalak prestatzea aldaketa-prozesuak, eraldaketa digitala, ikaskuntza eta berrikuntza prozesuetan lidergoa hartzeko gaitasunak sustatzea. Ikastaro hau erdi-presentziala da: online moduluak ditu eta aurrez aurreko workshops. Adituek gidatutako saioak Bilbon zein Madrilen ematen dira.

 

HEZKUNTZAKO PROFESIONALEI ZUZENDUTA IKASTARO BERRIA

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (FAP). 2020-2021 ikasturtean jarriko da abian titulu propio hau. Bereziki, hezkuntzako profesionalei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da prestatzea ikaskuntza gidatu eta erraztuko dituzte pertsonak; profesionalak gai izango direnak ikasgelan zein hezkuntza erakundean aldaketa prozesuak kudeatzeko, betiere, ikasteko modu berriak abiapuntu hartuta.

 

TEAMLABS

TeamLabs, bestalde, ikaskuntza-laborategi bat da, 2012an sortua. Egun, Bartzelonan, Madrilen eta Mexikon ditu egoitzak. TeamLabs-en helburua da hezkuntza iraultzea eta XXI. mendeko unibertsitate disruptiboa sustatzea. Irakasle, ikasgela eta azterketarik gabeko hezkuntza eredua bultzatzen du. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin batera diseinatutako programez gain, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearekin batera Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (LEINN) eskaintzen du Madrilen eta Bartzelonan.