Ikaskuntzaren kudeaketa enpresan Espezializazio Diploma (Chief Learning Officer-CLO)
Etorkizuneko lanbide batean prestatu zaitez, izan zaitez CLO-a, Chief Learning Officer-a. Titulu honekin eskuratuko dituzu baliabideak zure erakundean berrikuntza eta ikaskuntza estrategiak aplikatzeko.
- Gaia
- Enpresa eta Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketa
- ECTS/orduak
- 750 ordu
- Tokia
-
Bilbo-Madril
Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) - Hizkuntzak
- Euskara eta gaztelania
- Modalitatea
- Erdi-presentziala
Helburuak
Nori zuzendua
Egitaraua
Metodologia
Irakasleak
Koordinazioa
Antolamendua
Plazak
Prezioa
Informazio gehiago
Helburuak
Tresna praktikoak eskaintzea abian jar ditzazun zure erakundean ikasteko eta berritzeko estrategiak.
Programa honen bidez eraldaketa eta etengabeko ikaskuntza prozesuak erraztu nahi ditugu erakundeetan; betiere, lortzeko erakunde berritzaile eta malguagoak gai izango direnak aldaketa prozesuak kudeatzeko.
Nori zuzendua
Ikastaro hau zuzenduta dago, alde batetik, berrikuntza, Giza Baliabide, talentu eta prestakuntza arloetako profesionalei eta hirugarren sektoreko startup eta erakundeetako ordezkariei. Bestetik, lan ibilbidea aldatu nahi dutenei eta ikaskuntza eta berrikuntza erraztearen inguruko esperientzia eta metodologia berriak eskuratu nahi dituztenei.
Egitaraua
Programak 5 modulu biltzen ditu, online bidezkoak, eta aurrez aurreko beste 7 prestakuntza-saio, asteburuetan. Formatu horri esker, lanean ari diren pertsonek ere parte har dezakete programan.
- Proiektuen diseinua (6 ECTS). Modulu honetan, programaren barnean dituzun interes eta helburuei buruz hausnartuko duzu; hala, Chief Learning Officer (CLO) edukiak ikasteko lan-ildo koherente bat ezarriko duzu, zure lehen proiektu-prototipoaren sormen-prozesuaren eta beste proiektu batzuen lanaren bitartez .
- Lifelong Learning (6 ECTS). Ikuspegi panoramiko bat erdietsiko duzu Lifelong Learning kontzeptuaren garapenari buruz, azken joeretaraino, hots, lifelong learning kindergarten ereduraino (bizitzan zehar sortuz ikastea). Sormenez pentsatzeko eta jarduteko ikaskuntza-esperientziak diseinatzeko eta garatzeko metodo eta tresna zehatzak ikasteaz gainera, ikaskuntza autosustatua edo ikaskuntza-ibilbide alternatiboak abian jartzea.
- Complexity Navigation (6 ECTS). Sakonki ezagutuko dituzu etorkizun hurbilean eskaera handiena izango duten konpetentzia profesionalak, baita azaleratzen ari diren ingurune profesionalen testuinguruan zer eragin duten ere: Complexity Navigation, Cognitive Load Management, Sense-making, Creative Problem solving, Social Intelligence eta Adaptative Thinking.
- Lantaldeak erraztea (6 ECTS). Lantaldean ikastea erraztearen arloko azken joeretan sakonduko duzu, teoriak eta praktikak analizatuz, baita rol eta funtzio berrietan ere, hala nola coaching-a edo mentoring-a. Horretaz gainera, talde-lana errazteko zenbait tresna bisual ezagutu eta erabiliko dituzu.
6. People analytics (6 ECTS). Bakarkako eta lantaldeetako gaitasunaketengabe hobetzeko eta ebaluatzeko datuak analizatzen ikasiko duzu. Esate baterako, nola aplikatu talentua hautemateko eta aukeratzeko prozesuetan, nola hobetu prestakuntza-planetako aldaketen gaineko erabakiak hartzea, edo nola definitu zure erakundeko kide bakoitzaren konpetentzia-premiak eta nola diseinatu karrera-garapenerako programak datuen analisitik abiatuta.
Metodologia
Metodologia aktiboa da, erdi-presentziala, hau da, online garatu beharreko elementuak eta aurrez aurreko saioak (ostiral eta larunbatetan) uztartzen ditu. Aurrez aurreko saioak workshop bidezkoak izango dira, eta laguntzaile erraztaile bat izango duzu prozesu guztian zehar.
Saio presentzialak egingo dira Bilbon (2 workshop) eta Madrilen (5 workshop).
Irakasleak
-
Antonio Rodriguez de las Heras
-
Marta lago
-
Elisabeth Pastor
-
Irati Lekue
-
Ainara Artetxe
-
Agurtzane Martínez
-
Daniel Suarez
Koordinazioa
Agurtzane Martinez: amartinez@mondragon.edu
Beatriz Garcia: beatriz@teamlabs.es
Antolamendua
Chief Learning Officer CLO Espezializazio Diploma antolatuta dago elkarlanean, TeamLabs ikaskuntza laborategiarekin.
Plazak
20 toki.
Prezioa
Enpresa eta erakundeek %20ko deskontua izango dute erreferentziazko prezioan ikastaroa egingo duen bigarren ordezkaritik aurrera. Gainera, baliatu ahal izango dute Fundación Estatal para la Formación en el Empleok (FUNDAE) eskaintzen duen laguntza.
Ordainketa hiru kuotatan banatuko da: matrikula egiterakoan, abenduan eta martxoan.