Profesionalen prestakuntza

Aliantza operatiboen diseinua Aditu Diploma (Online)

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

Prezioa

2.500 €

Aurkezpena

Helburua partner estrategikoekin lankidetza-esperientziak diseinatzeko sistematika bat eskaintzea da.

NABARMENAK

Partner estrategikoekin lankidetza-esperientziak diseinatzeko sistematika bat izango du, proiektu jakin baten testuinguruan eta/edo negozio-aukeren azterketan oinarrituta.

Ziurtagiri-prozesu bat eskaintzen du, parte-hartzaileei horrelako prozesuen buru izateko gaitasuna ematen diena.

Erakundearen beharra erronka profesional bihurtuko du

Aliantza estrategikoetako aditu baten laguntza

KONTAKTUA

 

 

KONTAKTURAKO
PERTSONA


 

Helburuak

Aliantza Operatiboen Diseinuko Aditu Ikastaroaren helburua da, parte hartzaileei sistematika bat ematea, partner estrategikoekin lankidetza esperientziak diseinatzeko, proiektu espezifiko baten testuinguruan, edota negozio-aukeraren esplorazioan. Halaber, programa honek, parte hartzen duten erakundeen aliantzen diagnostiko-prozesu bat eskaintzen du.

Programak metodologia espezifiko bat eskaintzen du, lankidetza-harremanen arrakasta baldintzatzen duten alderdi guztien kudeaketa egokia bermatzen duena, eta horrez gain, ziurtapen-prozesu bat eskaintzen du, parte-hartzaileei mota horretako prozesuen buru izateko gaitasuna ematen diena.

Ikastaroa, batetik, kudeaketa-prozesuan oinarritzen da, eta bestetik, inpaktuzko hazkundea izango duten lankidetza-harremanak egituratzeko trebetasunen eta gaitasunen garapenean; hau da: erakundeen estrategiaren hedapena, iraunkortasun ekonomiko-finantzarioaren bermea eta ikaskuntza bultzatzeko gai diren aliantzak.

Nori zuzendua

Erakundearen lankidetza-harremanak kudeatzeaz arduratzen diren profesionalak (Negozioaren Garapeneko Zuzendaritza, Berrikuntza Zuzendaritza).

Enpresa-elkarteetako, klusterretako eta lankidetza dinamizatzen duten taldeetako profesionalak.

Programa

Programa, The Smart Alliancek diseinatutako metodologiaren arabera egituratuta dago. Beraz, landu beharreko blokeak jarraian aipatuko direnak dira.

  • Orientazio estrategikoa: erakundearen helburu estrategikoetatik abiatuta, hau hedatzeko behar diren baliabideak eta gaitasunak aztertuko dira. Ondoren, baliabide eta gaitasun horiek eskuratzeko estrategia hautatuko da: internalizatzea, azpikontratatzea edota kolaboratzea.
  • Enfokatzea: enpresaren hausnarketa estrategikotik abiatuta, lankidetzan jorratuko den negozio-aukera mugatzen hasten da, hau da, lankidetza-proiektua (zer?). Era berean, enpresaren harreman-sarea aztertzen da, sinergiak sortzeko eta hautemandako aukerari erantzuteko, aliatu potentzialak zehaztuz (norekin?). Horri guztiari esker, lankidetza, aukerarik onena dela ikusi ahalko da.
  • Sortzea: aliantza mota konfiguratzen den fasea da, aliatuen panelaren behin betiko bertsioa definituz, negozio-aukera jakin bati erantzuteko. Mugarri nagusia aliantza sortzea da, eta beraz, negoziazioak garrantzi handia du. Horregatik, negoziazioaren prestaketa lantzen da (lankidetza-esparruaren alderdi orokorretatik bideragarritasun-planeraino).
  • Kudeaketa: proiektuaren abiaraztea eta garapena bera biltzen ditu. Fase honetan, aliantzaren errendimendua egokia dela bermatu nahi da, eta horretarako, garrantzi handikoa da Aliantza Adimendunaren esanahia berreskuratzea: estrategiaren fokua, efizientzia, ikaskuntza.
  • Eboluzionatzea: bloke honetan monitorizazio-sistemaren definizioarekin lan egiten da; aliantzaren monitorizazioa. Sistema horrek hiru egoera posible sortzen ditu: doikuntza operatiboak, aldaketa estrategikoak eta amaiera.

 

Aliantzen arloko ikaskuntza esperientzia guztiek gaitasun-ziurtagiriaren maila bat eskuratzeko aukera ematen diete parte-hartzaileei. Ziurtagiri horiek eskuratzeko, maila bakoitzarekin lotutako prestakuntzak gainditu beharko dira, edota lanbide esperientzia egiaztatu beharko da. 

Jarraian, eskuragarri dauden maila guztiak ikus daitezke:

1. maila –

Practitioner

1.1. maila. Aliantza Operatiboen Diseinuan aditua

 

1.2. maila. Aliantza Operatiboen Diseinuan aditua

2. maila –

Expert Professional

2.1. maila: Espezializazioa Aliantza Operatiboen ezarpenean

2.2. maila. Espezializazioa Aliantza Operatiboen ezarpenean

3. maila –

Master Professional

Aurreko maila eta ziurtagiri guztiak

 

Programa honekin, 1.1 egiaztatze maila lortuko da.

Metodologia

Programa honek, aukera ematen du erakundearen behar bat erronka profesional bihurtzeko. Parte-hartzaile bakoitzak gaur egungo lankidetza-esperientzia bat, potentziala edo jada amaitua, aukeratu ahal izango du, eta esperientzia horretatik, The Smart Alliance-ren metodologia aplikatuko dugu, inpaktu handiko lankidetza-harremanak diseinatzeko. Prozesu horretatik abiatuta, parte-hartzaileak lankidetza-agertoki espezifikoa, eta formalizazio-mekanismo bat izango ditu, bai eta bere bizi-zikloan monitorizatzeko sistematika bat ere. Prozesu honetan, aliantza estrategikoetan aditua den pertsona batek lagunduko dio, eta intereseko sare harremanak partekatuko ditu partehartzailearekin.

Ekintza planak, hurrengo elementuak izango ditu:

  • Elkarlaneko eskema baten arabera landu nahi den aukera edo proiektuaren fokua eta orientazio estrategikoa definitzea eta mugatzea.
  • Lankidetza-ibilbidea eta aliantzak formalizatzeko mekanismoa.
  • Prozesuen alternatibak, proiektuaren etapak ikuspegi tekniko batetik garatzeko.
  • Aliantza monitorizatzeko eta kontrolatzeko sistema, lankidetzaren ikuspegi dinamiko batetik.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Programa hau, The Smart Alliance programaren prestakuntza-eskaintzaren barruan dago:

  • Oso talde espezializatua, eskala globalean, ekosistemaren ikuspegitik pertsonak eta ezagutzak biltzeko gaitasuna duena.
  • Enpresa bezeroetan gaitasunak sortzeko bokazioa duen talde bat, beren estrategiak aliantzen bidez hedatzeko.

Informazio gehiago

HARREMANETARAKO KONTAKTUAK:

Nekane Morales – nmorales@mondragon.edu

David Carnicer – david@consortia.es

Mireia Igarzabal -  migarzabal@mondragon.edu // Telefonoa: 943 71 80 09 - 671 44 01 44

 

Masterreko albisteak eta ekitaldiak

Gure webgunea: The Smart Alliance

Gure Linkedin-eko profila: The Smart Alliance


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Gobernua eta Datuen Kudeaketa Estrategikoa Aditu Diploma (Online)
850 € Gaztelania - Online
10 ECTS