Harry Yasir Otaloraren tesi defentsa

Atzera

Harry Yasir Otaloraren tesi defentsa

TESIA

Harry Yasir Otaloraren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Cutting forces prediction in orthogonal turn-milling operations". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2021·06·30

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Cutting forces prediction in orthogonal turn-milling operations".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. Manuel San Juan Blanco (Universidad de Valladolid)
    • Mahaikidea: Dr. Anders Liljerehn (AB Sandvik Coromant R&D)
    • Mahaikidea: Dr. Juan Pablo Casas Rodríguez (Universidad de los Andes)
    • Mahaikidea: Dr. Miguel Arizmendi Jaca (Universidad de Navarra-Tecnun)
    • Idazkaria: Dr. Mikel Saez de Buruaga Echeandia (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Mekanizazio lan mota desberdinak egiteko gai diren makina erremintak garatzeak forma oso konplexuak eta aldi berean tolerantzia estuak dituzten piezen eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio. Horrek, erreminta eta landu beharreko piezaren azalera lerrokatu ahal izateko, makinaren zinematika korapilatsuagoa eskatzen du. Zinematika aurreratu hauen bidez mekanizazio eragiketa berriak sortzen ari dira, esate baterako, torneatze-fresatze eragiketetan, ohiko fresaketak dituen mugimenduei piezaren biraketa-mugimendu sinkronizatuak gehitu behar zaizkio. Torneatze-fresatzeak abantaila garrantzitsuak ditu torneaketa konbentzionalaren aurrean: esate baterako, ebaketa-indar, tenperaturak eta biribiltasun akats txikiagoak eta gainazal zimurtasun leunagoa. Gainera, erremintaren bizitza luzeagoa da eta luzera txikiko txirbilak sortzen ditu, torneaketan ohikoak diren txirbil anabasak ekidituz. Hala ere, abantaila horiek gorabehera, torneatze-fresatzean zaila da prozesuaren leiho optimoan funtzionatzea, prozesuak parametro kopuru handiagoa baitu, prozesu honen hautaketa erronka bihurtuz. Prozesu errendimenduaren aurreikuspena asko hobetu daiteke modelizazioarekin, hala ere, fresatze eredu tradizionalek ez dituzte torneatze-fresatze parametro guztiak kontuan hartzen, torneatze-fresatze eredu zehatzen beharra dagoela frogatuz. Hutsune horri aurre egiteko, tesi honek torneatze-fresatze ortogonaleko eragiketen eredu analitikoak eta numerikoak aurkezten ditu, ebakitzen den txirbilaren geometria kalkulatu eta ebaketa-indarrak aurreikusteko. Eredu hauek piezaren biraketa, erremintaren eszentrikotasuna, erremintaren profila eta prozesuaren zinematika kontuan hartzen dituzte ebakitzen den txirbilaren geometria zehaztasunez kalkulatuz. Ereduak era teorikoan eta esperimentalean balioztatu dira, egiaztapen proba bakoitzean korrelazio ona erakutsiz beraien artean. Modeloak erabiliz hautatutako ebaketa baldintzak eta erreminta fabrikatzaileak proposaturikoak konparatu dira pieza baten mekanizazioan. Modeloaren laguntzaz hautatutako ebaketa baldintzek piezaren fabrikazio denbora totala \%20 murriztu dute. Gainera, erremintaren ebaketa ertzak modu eraginkorragoan erabili ziren, pieza amaitzeko behar ziren aldaketa kopurua murriztuz, eta horrek fabrikazioaren kostu totala murrizten zuen.