Goi Eskola Politeknikoko DBZk ERALGADI proiektua jarri du abian

Atzealdea

Goi Eskola Politeknikoko DBZk ERALGADI proiektua jarri du abian

PROIEKTUA

Goi Eskola Politeknikoko DBZk ERALGADI proiektua jarri du abian

Proiektuak Gipuzkoako ETEak eraldatzeko gaitasunak sustatu nahi ditu, pertsonetan zentratutako diseinuaren bidez.

2023·09·26

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) “ERALGADI, ERALdaketa sustatezeko GAaitasun Dinamikoak Gipuzkoako ETEetan pertsonetan zentratutako DIseinuaren bitartez” proiektua jarri du abian. Proiektuaren helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainek eraldaketa eta ziurgabetasun egoeretan dituzten aukerak aztertu eta ustiatzea sustatuko duten pertsonetan zentratutako diseinuaren (HCD, ingelesez) gaitasun dinamikoei buruzko ezagutzak sortu, transferitu eta zabaltzea. Proiektuak, zehazki, honako gaitasun hauek sustatu nahi ditu: diseinurako ikerketa, ko-sorkuntza, irudikatzea eta prototipatzea. Praktika horiek HCDaren ezaugarriak dira, eta enpresek aukerak esploratzeko eta ustiatzeko dituzten gaitasunak sendotzen dituzte, eraldatze digitalaren, energia energetikoaren eta soziosanitarioaren testuinguruetan, adibidez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren “Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programak” lagundutako proiektua da.

Proiektu honekin lortu nahi diren emaitza nagusiak hauek dira:

  1. HCD gaitasun dinamikoen bidez Gipuzkoako ETEen lehiakortasuna indartzeko aukerak identifikatzeko ikerketa garatzea.
  2. Gipuzkoako lau ETEk HCD gaitasun dinamikoetan trebatzea, ETE horien lehiakortasuna handitzeko aukerak identifikatzea eta lau kasu arrakastatsu modelizatzea.
  3. Proiektuaren emaitzak Gipuzkoako enpresa-sareari eta gizarteari zabaltzea, HCD gaitasun dinamikoak beste ETE eta bestelako erakunde batzuetan ezartzeko, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzen bidez.

Zure ETEa in-company doako prestakuntza jasotzen duten lau enpresa izatea nahi baduzu, jarri harremanetan ilegarda@mondragon.edu-rekin.

 

512x262