Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa ibilbideko ingeniaritza ikasleak Orexako Energia Komunitatea bisitatu dute

Atzealdea

Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa ibilbideko ingeniaritza ikasleak Orexako Energia Komunitatea bisitatu dute

BISITA

Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa ibilbideko ingeniaritza ikasleak Orexako Energia Komunitatea bisitatu dute

Bisita horri esker, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Gipuzkoan ezarri den proiektu erreal bat, energia-trantsizioaren erronkari erantzuten diona.

2023·10·02

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatean ingeniaritzako azken ikasturtea burutzen ari diren hainbat ikasle, Energia Berriztagarrien eta Mugikortasun Elektrikoaren ibilbidea egiten ari direnak zehazki, Orexako udalerrian kudeatzen duten energia-komunitatea bisitatu zuten iraila bukaeran.

Gipuzkoako herri txiki honek ehun biztanle pasatxo ditu eta 2013tik Smart estrategia bat bultzatzen ari da, herriaren biziraupena bermatzeko. 2019an lehen eguzki plaka fotovoltaikoak ipini zituzten herriko ostatuan, argi-indarraren fakturen prezioak jaisten joateko. Proiektu honetatik salto bat eman eta herriko enpresak eta 45 etxebizitzen energia beharrak aseko dituen Energia Kooperatiba jarri dute martxan. Herriko biztanle guztiek parte hartzen dute kooperatiban.

Eneko Maioz eta Pello Garmendiak, Mondragon Unibertsitateko ikasleei proiektua garatzeko prozesua azaldu die. Ikasleekin eztabaida interesgarria sortu da mota honetako proiektu batek sortzen dituen erronka sozial eta teknologikoen inguruan.

Bisita hau “Energia Berriztagarriak eta Autokontsumoa” ikasgaiaren baitan kokatzen da. Ikasgai hau 4. Mailako espezializazio ibilbideen baitan kokatzen da. Ibilbide honen helburua Elektronika, Energia eta Fisikako ingeniaritzako ikasleek Energia Berriztagarrien eta Mugikortasun Elektrikoaren inguruko ikuspegi espezifiko bat izatea da. Etorkizunean, Energia Trantsizioa emateko beharrezko erronka teknologikoetan parte hartzeko.

Orexakoaren moduko bisiten helburua ikasleek etorkizunean hartuko dituzten erabaki teknikoen dimentsio soziala ezagutzea da.

Mila esker Orexako jendeari zuen proiektua gurekin partekatzeagatik!

512x262