Automatizazio eta Robotika Industriala Heziketa Zikloko ikasleek 4. postua lortu dute 11. Siemens Prototipo Lehiaketan

Atzealdea

Automatizazio eta Robotika Industriala Heziketa Zikloko ikasleek 4. postua lortu dute 11. Siemens Prototipo Lehiaketan

LEHIAKETA

Automatizazio eta Robotika Industriala Heziketa Zikloko ikasleek 4. postua lortu dute 11. Siemens Prototipo Lehiaketan

Bosgarren aldia da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloetako ikasleak finalista geratzen direla estatu mailako lehiaketa honetan.

2019·06·11

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Automatizazio eta Robotika Industriala Heziketa Zikloko ikasle-talde batek laugarren postua lortu du Madrilen izandako Siemens Prototipo Lehiaketaren 11. edizioan. Estatuko 40-50 ikastetxek hartu dute parte aurtengo edizioan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek 4.0 Prentsa izeneko proiektua aurkeztu dute. Tamaina eta pisu handiko antzinako prentsa hidrauliko bat monitorizatu eta kontrolatu dute, 4.0 prentsa hidrauliko bihurtzeko eta lehiakortasuna areagotzeko. Asier Odriozola Elorza, Aitor Merino Olivenza eta Imanol Areta Ibañez dira taldeko kideak, eta Asier Azurmendi Urteaga irakaslea, tutorea.

Helburuak

Horrelako proiektuetan parte hartzea lagungarria da ikasleen prestakuntza integralerako, 4.0 Industriak enpresa eta erakundeei planteatzen dien errealitateari aurre egin behar izaten diotelako.

Ildo horretan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasleek azpimarratu dutenez, «gure ustetan, prestakuntzak unean uneko behar eta erronkei lotuta egon behar du; horregatik, kalitateko prestakuntza, eguneratua eta industriatik hurbil dagoena bultzatzen dugu. Hala erakusten du SIEMENS lehiaketan aurkeztutako proiektuak, eta lau finalisten artean aukeratu izanak onenen artean gaudela esan nahi du». Industria Automatizazioa eta Robotika prestakuntza-zikloaren koordinatzaile Urko Sueirok azpimarratu du horrelako proiektuen aurrean ikasleek nolako inplikazioa izaten duten: «eskolan lortutako ezagutzari esker, gai dira maila handiko proiektuak aurrera ateratzeko, eta erakusten du Lanbide Heziketako ikasleak teknikari handiak izan daitezkeela».