Erik Aranburu Zabaloen tesi defentsa

Atzera

Erik Aranburu Zabaloen tesi defentsa

TESIA

Erik Aranburu Zabaloen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Demox: Nuevo modelo de trabajo de diseño y evaluación de la UX en interfases industriales". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2020·07·24

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Demox: Nuevo modelo de trabajo de diseño y evaluación de la UX en interfases industriales".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. D. Jose Antonio Diego Más
    • Mahaikidea: Dr. D.Iñigo Bediaga
    • Mahaikidea: Dr. D. Rikardo Bueno Zabalo
    • Mahaikidea: Dra. Dª. Isabelle Hupont Torres
    • Idazkaria: Dr. D. Roberto Uribeetxeberria Ezpeleta

Laburpena

2010-eko hamarkada hasieran heldu zen Industrial 4.0 fenomenoak egungo industriaren ikuspegia guztiz aldatu du. Laugarren iraultza industrial honek, fabrikazio prozesuetan sistema ziber-fisikoak, interneta, Big Data edota Cloud Computing teknologiak txertatzea ahalbidetu du. Teknologia adimentsu hauei esker, lantegietako sistema konektatu guztien datuak jaso, gorde eta ikertu daitezke, honela balio gehitua duten produktu eta zerbitzu berriak eskainiz. Aro berri honetan langileak eginkizun estrategiko berriak bereganatzen hasiko dira, Operator 4.0 kontzepturantz bilakaera eginez. Horretarako, lan inguruneak eta batez ere teknologia hauekin interaktuatzeko interfazeak langileen behar eta ezaugarrietara egokitu beharko dira. Honen ondorioz, langileek teknologia berri hauek dakarten gaitasuna guztiz aprobetxatzea bermatuko da. Egoera honen aurrean, erabiltzailearen esperientzian oinarritutako diseinu disziplina, UX deiturikoa, erabiltzaileen beharretara egokitutako interfazeak diseinatu eta ebaluatzeko aukera gehien eskaintzen duen disziplina konsidera daiteke (Laschke et al., 2020). UX-a, lanen efizientzia bilatzen duten aspektu pragmatikoaz haratago, erabiltzaileen behar emozionalak betetzen dituzten interakzio esperientziak diseinatzean oinarritzen da (Hassenzahl, 2010). Izan ere, UX-aren ikuspegitik diseinatutako interfaze industrialak, langileen errendimendua hobetzeaz gain, beraien motibazio eta inplikazioan eragingo duten emozio positiboak sortzea ahalbidetzen du, honela beraien ahalmenak handitzen eta erabakiak hartzeko eta ikaste prozesuetan lagunduz (Kaasinen et al., 2019). Enpresen interfaze industrialen diseinu eta ebaluazio prozesuetan UX-aren kontzeptuak txertatu ahal izateko, doktoretza honetan DEMOX (Design and Evaluation of Machine-Operators eXperiences) modeloaren garapena aurkeztu da. Modelo honek, langileek egungo interfazeekin duten esperientzia ebaluatzea eta hauentzat proposamen berriak proposatzea ahalbidetzen du. Horretarako, erabiltzailean oinarritutako ebaluazio metodo bat proposatzen du, eXperience Capturer (XC) deiturikoa eta adituaren ikuspegitik ebaluatzeko erraminta bat, HEMEI izenekoa. Hauen bitartez, Operator 4.0 kontzeptuko eginkizun berriak bereganatzea erraztuko duten interfaze berriak diseinatzeko lan metodologia bat eskaintzen du. Interfaze berri hauek, alde batetik, lanen efizientzia eta errendimendua eta, bestetik, langileen ongizate psikologikoa handitzen lagunduko dute. Lan honetan zehar DEMOX modeloaren garapen prozesua aurkeztu da. Lehen kapituluan, behin testuingurua aurkeztuta, tesiko helburu eta hipotesiak zehaztu dira eta hauek aurrera eramateko ezarritako metodologia. Bigarren kapituluan, UX-aren ebaluazioaren inguruko azterketa bibliografikoa erakutsi da, konkretuki ingurune industrialetan zentratuz. Hirugarren kapituluan, erabiltzailean oinarritutako XC ebaluazio metodoa aurkeztu da, honen balidaziorako egindako MHLAB I azterketa kasuarekin bat. Laugarren kapituluan, aditu ikuspegitik ebaluatzeko HEMEI erraminta azaldu da, baita hau osatzen duten aspektuak eta balidaziorako MHLAB II kasua ere. Bostgarren kapituluan, DEMOX modeloa aurkeztu da, aurrez aipatutako metodo eta erramintaz osatutako metodologia deskribatuz. Honekin batera, balidaziorako bi azterketa kasu azaldu dira, MHLAB III eta MHLAB IV. Azkenik, doktoretzako ondorio nagusiak jaso dira eta ikerketako etorkizuneko ildoak zehaztu dira.