ELKARDESIGN proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

Atzera

ELKARDESIGN proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

PROIEKTUA

ELKARDESIGN proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

ELKARDESIGN proiektuaren helburua Gipuzkoako enpresek Diseinu Estrategikoko gaitasunak eskuratzeko ereduak sortzea da

2019·11·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) ELKARDESIGN (Gipuzkoako Enpresen Lehiakortasuna Sustatzeko Diseinu Estrategiko Parte-hartzailea) proiektua jarri du martxan. Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza programak finantzatuko du proiektua.

ELKARDESIGN proiektuaren helburua da Gipuzkoako enpresek Diseinu Estrategikoko gaitasunak eskuratzeko ereduak sortzea, enpresen berrikuntza gaitasunak eta abantaila konpetitiboa sustatzeko. Gipuzkoako bi enpresek hartuko dute parte proiektuan: alde batetik, Ausolan, lider nazionala kolektiboentzako sukaldaritza eta garbiketa lanetan; bestetik, Logikaline, azken urteotan nabarmenki hazitako contact center eta bezero harremaneko zerbitzuen hornitzailea. DBZk lagunduko die Diseinu Estrategikoan oinarritutako zerbitzu bana martxan jartzen. Diseinu Estrategikoari esker enpresak erabiltzaileen parte-hartzea sustatzeko gai izango dira, ondorioz zerbitzuen kalitatea handituz.

DBZk esperimentazio praktikoetatik Diseinu Estrategikoa integratu eta praktikatzeko bi eredu sortuko ditu. Gainera, Diseinu Estrategikoaren inpaktua neurtzeko eredu espezifiko bat sortuko du Gipuzkoako enpresa ehunaren idiosinkrasiara zuzendua. Proiektuaren emaitzak zabalduko dira Mondragon Design Konferentziak kongresuaren eta hainbat publikazioren bidez.