Industria Diseinuko ikasleek Euskal Gailu Tradizionalen Lehiaketara aurkeztutako ZURA proiektua izan da irabazlea

Atzera

Industria Diseinuko ikasleek Euskal Gailu Tradizionalen Lehiaketara aurkeztutako ZURA proiektua izan da irabazlea

LEHIAKETA

Industria Diseinuko ikasleek Euskal Gailu Tradizionalen Lehiaketara aurkeztutako ZURA proiektua izan da irabazlea

Lehiaketak euskal kulturan presente dagoen gailu tradizional baten diseinua eguneratzea du helburu.

2019·06·19

$titulo.getData()


Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko ordezkaritza zabal batek hartu du parte HAU lehiaketaren hirugarren edizioan, Bitamine Faktoriak, San Telmo Museoa, Aranzadi, Ramirez i Carrillo estudio eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen duten euskal gailu tradizionalen lehiaketan alegia. 

Epaimahaiak aurkeztutako lanak hauen funtzionalitate eta diseinuaren kalitatea aintzat hartuta baloratu ditu, baita diseinuaren berritasuna, bideragarritasun ekonomikoa, merkaturatzeko aukera, prototipoak jatorrizko diseinuarekiko duen fidagarritasuna, prototipoaren exekuzioaren kalitatea, irudiaren balio komunikatiboa eta bere ingurugiroarekiko inpaktua ere.  

Gauzak horrela, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Graduko ikasle diren Uxue Ariztimuño, Amaia Baztarrica eta Olatz Mandiolak garatutako ZURA proiektua lehiaketaren irabazle izendatua izan da. Epaimahaiak jasotzen duen aktak dionez, proiektuak trebezia eta sentsibilitatearekin uztartzen ditu jatorrizko objektuaren alderdi tekniko, funtzional eta formalak mantentzen ditu, lengoaiaren aberastasun eta espresioengatik nabarmentzen den diseinu bat proposatuz. Gainera, nahiz eta gailu originalaren fidagarritasuna mantendu, honen zenbait ezaugarri egungo erabilera eta ohituretara egokitzea lortu dute. 

Talde irabazleak 600 euroko sari ekonomiko bat eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan astebeteko praktikaldia egiteko aukera jaso du. Honez gain, EAKO proiektuak, hau ere Goi Eskola Politekniko Aizea Fernandez de Lapena ikasleak garatua, izendapen berezi bat jaso du, egungo etxebizitzaren hizkuntza arruntarekin konektatzen den karaktere poliedrikoa garatzeagatik. 

Teknologia tradizioaren zerbitzura

Bitamine Faktoriak antolatutako eta San Telmo Museoak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ramírez i Carrillo estudioak eta Mondragon Unibetsitateak babestutako lehiaketaren helburu nagusia euskal kulturako gailu tradizional baten diseinua eguneratzea du helburu nagusitzat. Modu honetan, alde batetik garai bateko ohiturak berreskuratzea eta bestetik gailu tradizionalen berrikuntza eta berrinterpretazio bat egitea bilatzen da, betiere diseinu garaikidearen ikuspuntua aintzat harturik, gure historiarekin harreman berriak eraiki eta diseinuaren ikerketa lerroak hedatuz. 

Lehiaketako epaimahaiak aukeratutako proiektuak San Telmo Museoan ikusgai egongo dira ekaina, uztaila eta abuztuan. Gainera, irailak 9an proiektu hauen erakusketa Mondragon Unibertsitateko instalazioetara eramango da, konkretuki Goi Eskola Politeknikoko 1 eraikinera, Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua eta Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra ematen diren eraikinera, alegia.

 

512x262

Olatz Mandiola y Amaia Baztarrica