Aitor Orue Irasuegui ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Aitor Orue Irasuegui ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Aitor Orue Irasuegui ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

2023·12·01

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Application of TOC-DBR to Make-To-Order manufacturing scenarios: systematic process for subordination of non-bottleneck resources to the bottleneck

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Javier Santos García (Universidad de Navarra)
  • Bokala: Alberto de la Calle Vicente (Universidad de Deusto)
  • Bokala: Victoria Rodríguez Chacón (Universidad de Navarra)
  • Bokala: Gorka Unzueta Aranguren (Mondragon Unibertsitatea)
  • Idazkaritza: Myriam Soto Ruiz de Gordoa (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Gaurko enpresa industrialek konplexutasun handiagoari aurre egin behar diote, garapen teknologiko azkar, produktuen bizitza ziklo labur eta globalizazioaren eraginez. Ingurune berri eta aldakor horretan, enpresak uneoro egokitzeko gaitasuna izan behar dute, eta askok biltegiratze ekoizpeneko ingurunetik (MTS) eskaerape ekoizpeneko inguruneetara (MTO) aldatu behar izan dute.

Zenbait ikerketen arabera (Chakravorty, 2001; Darlington et al., 2015; Modi et al., 2019; Riezebos et al., 2003), mugen teoria (TOC) eta bere ekoizpenaren plangintza eta kontrol sistema (PPCS), drum-buffer-rope (DBR), MTO inguruneen arazoei erantzuteko baliozko metodologia dela frogatu dute. Hala ere, beste ikerketa batzuek (Atwater & Chakravorty, 2002; Pretorius, 2014; Wu & Yeh, 2006) zailtasunak atzeman dituzte TOC-DBR metodologia ezartzerako orduan. Arazo horietako batzuk gainditzeko Lizarraldek (2020) DBR MTO inguruneetan aplikatzeko prozesu sistematiko bat garatu du non TOC metodologiaren lehen bi urratsetan aldaketak proposatu diren. Doktorego tesi hau MTO inguruneetan TOC-DBR metodologia inplementatzeko prozesu sistematikoa osatzeko helburuarekin jaio da.

Marko teorikoan ez da TOC metodologiaren hirugarren urratsaren inplementazio sistematikoa ikertu duen artikulurik aurkitu. TOC-DBR metodologiaren berrikuspen bibliografiko sistematikoa egin ondoren, argi geratzen da bi faktorek, babes ahalmenak eta babes inbentarioak, funtsezko eginkizuna betetzen dutela sistemaren aldakortasuna xurgatzeko, metodologiaren hirugarren urratsa ezartzerakoan. Horrez gain, hirugarren urratsaren inplementazio prozesu sistematikoa diseinatzeko, prozesu taktiko eta estrategikoen alorrean berrikuspen bibliografiko espezifikoa egin da, erakundearen ikuspegi estrategikoa TOC-DBR funtzionamendu ereduan txertatzeko.

Ondorioz, ikertzaileak hiru inplementazio fase berri garatu ditu MTO inguruneetan aplikatzeko:

  1. Ereduaren konfigurazio fasea
  2. Eredu operatiboaren fasea
  3. Salmenta eta operazio taktiko (S&OP) fasea

Hiru fase hauek inplementazio prozesu sistematiko batean gehitu dira eta, horri esker, Goldratten TOC metodologiaren hirugarren urratsa praktikan jarri da. Prozesu sistematiko hau, MTO ingurune desberdinak dituzten Euskadiko bi enpresatan oinarritutako lau kasu azterketen (CS) bidez garatu da. Horretarako, tesi honek metodo misto sekuentzialaren ikuspegia erabiltzen du CS anitzen ikuspegi holistikoa erabiliz. Diseinu hau, metodo kualitatibo eta kuantitatiboak ordena sekuentzialean erabiltzen dituen ikerketa ikuspegia da.

Ikerketaren ondorioz, lau ekarpen teoriko egin dira, adibidez, MTS eta MTO inguruneetan TOC-DBR-ren hirugarren urratsa ezartzean babes ahalmenaren inpaktuaren analisia edo babes ahalmenaren definizioa faktore estrategiko bezala MTO inguruneetan jarduten duten erakundeentzat. Bestalde, TOC-DBR metodologian babes ahalmen mailaren jarraipena eta kudeaketa integratzen duten ekarpen praktiko bat ere egin da, DDAE ereduan erabiltzen den gaitasun buffer kontzeptuaren bidez.

Interesgarria da ikerketa prozesuan zehar ustekabeko beste ekarpen praktiko bat ere agertu dela. Funtsezko ekarpen praktiko honek prozesu sistematikoan fase operatiboa eta fase estrategikoa integratzeko beharrari egiten dio erreferentzia eta jarraian aurkezten da:

DDAE ereduaren bidez S&OP prozesua integratzen duten MTO inguruneetarako TOC-DBR metodologiaren hirugarren urratsaren inplementazio-prozesu sistematikoa sortzea eta deskribatzea. Integrazio honek bi metodologia osagarri uztartzen ditu: TOC-DBR eredua eta DDAE eredua.