Ekonomia Zirkularrean sakontzen

Atzealdea

Ekonomia Zirkularrean sakontzen

JARDUNALDIA

Ekonomia Zirkularrean sakontzen

Abenduaren 11an “Nola sortu negozio-eredu bat ekonomia zirkularrean oinarriturik” jardunaldia izango da Gasteizko Europa Jauregian Goi Eskola Politeknikoko ikerlariak protagonista direla

2019·12·09

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoko ikerlariak protagonista izango dira abenduaren 11an Gasteizko Europa Jauregian egingo den “Nola sortu negozio-eredu bat ekonomia zirkularrean oinarriturik” ekitaldian. Enpresak eta ekintzaileei zuzendutako ekitaldi honek enpresaren balio proposamena ekonomia zirkularrean oinarritzeak ekar ditzakeen abantailak erakustea du helburu nagusitzat. Horretarako, Goi Eskola Politeknikoko ikerlariek hurrengo ponentziak eskainiko dituzte:

  • Ekonomia zirkularra, sarrera: Kontzeptuak eta oinarriak (Joan Manuel Fernández)
  • Ekonomia zirkularrean oinarritutako produktuak (Joan Manuel Fernández)
  • Ekonomia zirkularrerako negozio-ereduak (Joan Manuel Fernández eta Ander Elizburu)
  • Zerbitzuen diseinua (Daniel Justel), eta Euskarri Erremintak (Daniel Justel).

Gaurkotasunak baldintzatutako jardunaldia

Ekonomia zirkularra kontzeptu ekonomiko bat da, ingurumen iraunkortasunarekin lotuta dagoena, eta hurrengo helburua duena: produktuen, materialen eta baliabideen (ura, energia...) balioa ahalik eta denbora luzeen ekonomian mantentzea, eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea.

Gainera, egun hauetan Madrilen garatzen ari den COP25 batzarraren alorrean, esan behar da ekonomia zirkularra dela klimaren aldeko ekintzen artean nahitaezkoa. Azken finean, klima aldaketa, neurri handi batean (%45) materialen kontsumoaren ondorio da.

Izen ematea