Patricia Lopezen tesi defentsa

Atzera

Patricia Lopezen tesi defentsa

TESIA

Patricia Lopezen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Sistemas Heterogéneos Integrados, Innovadores y Confiables: Metodología de Desarrollo. SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2019·03·27

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Sistemas Heterogéneos Integrados, Innovadores y Confiables: Metodología de Desarrollo
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA INGENIARITZA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesiaren zuzendariak: Leire Etxeberria Elorza eta Xabier Elkorobarrutia Letona
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Goiuria Sagarduy Mendieta (Mondragon Unibertsitatea)
    • Mahaikidea: Guillermo Miró Mezquita (Atten2 Advanced Monitoring Technologies)
    • Mahaikidea: Markos Losada Gobantes (CEIT)
    • Mahaikidea: Jon Mabe Alvarez (IK4-TEKNIKER)
    • Idazkaria: Aitor Arrieta Marcos (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Azken urteetan, IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) produktu garatzaileentzat, negozio aukera berriak suertatu dira. Horren eragile, Big Data, Industria 4.0 edota SMART kontzeptu pean koka daitekeen edozein esparru (Smart Energy, Smart Health, Smart building, Smart City, etc.) kontsidera daiteke. Kontzeptu guzti hauek digitalizazioa eta konektagarritasuna sustatzeaz gain, fidagarritasun eta sendotasun handiagoko produktu pertsonalizatuen beharra azaleratu dute. 

Ezaugarri hauek betetzen dituzten produktuen garapenak, garapen-prozesu eraginkorrak eskatzen dituzte, non ondorengo puntuen kudeaketa ezinbestekoa den: (i) ziurgabetasunak, arriskuak, espezifikazio berriak eta hauen bilakaera; (ii) sistemen berezko heterogeneotasun eta konplexutasunari loturiko ezohiko interakzioak; (iii-a) merkatu eta araudiari loturiko eskakizunak; eta (iv) gero eta garrantzitsuagoa bilakatu den merkaturatze-denbora, zein proiektu
eta produktu kostuen txikiagotzea.

Erronka hauei aurre egiteko planteamendu ezberdinak daude, hala ere, ideia berritzaile hauek produktu konplexuetara (heterogenoetara) eramateko prozesua eta baliabide mugatuen (denbora eta kostua) kontzeptua bateratzen dituen planteamendurik ez da aurkitu. Testuinguru honetan, eta tesi honen emaitza nagusi bezala, sistema berritzaile, heterogeneo eta fidagarriak konbinatuz garapenak egin ahal izateko metodologia bat aurkezten da. Metodologia honek hondorengo kontzeptuak konbinatu eta egokitzen ditu: (i) produktu berrien garapenerako modeloak; (ii) sistema fidagarrien garapenerako hurbilketak; (iii-a) sistema konplexuen garapenerako ikuspegiak; eta (iv) prozesuen kontrol estatistikorako teknikak eta errendimendu adierazleak.

Metodologia hau, bi garapen errealetan aplikatu da: ingurune industrialetako olio lubrifikatzaileen degradazio egoeraren monitorizaziok egiteko sentsoreetan, OilHealth-Probe izenekoak; eta RT-COLORS izeneko sisteman, zeinetan txip erreaktiboen ikuskapena egin den kolorimetriaren bidez. Azkenik, lorturiko emaitzak
ebaluatzeko, antzerako ezaugarriak dituzten baina proposatutako metodologia jarraitu gabe garatu diren sistemetan lortutako emaitzak, tesi honetan  aurkeztutako metodologiaz lortutakoekin alderatu dira.