Jon Olaizola Alberdiren tesi defentsa

Atzealdea

Jon Olaizola Alberdiren tesi defentsa

TESIA

Jon Olaizola Alberdiren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “Soft Sensor-based Servo Press Monitoring”. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE eta DOCTOR INTERNACIONAL mentzioak lortu ditu.

2020·01·17

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “Soft Sensor-based Servo Press Monitoring”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: Eneko Saenz de Argandoña Fernandez de Gorostiza, Aitzol Iturrospe Iregui.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Gerardo Aranguren Aramendía (UPV/EHU)
    • Mahaikidea: Andreas Sterzing (Fraunhofer IWU)
    • Mahaikidea: Elena Silvestre Soriano (Fagor Arrasate)
    • Mahaikidea: Mikel Mendicute Errasti (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Lander Galdos Errasti (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Serbo prentsa batek pieza gordin bat eraldatzeko egindako prozesuko indarra edozein konformatu eragiketako magnitude garrantzitsuenetarikoa da. Prozesuko indarra da, trokelaren ezaugarriekin batera, pieza gordina eraldatzen duena. Prozesuko indarra prentsak diseinuaren arabera jasan dezakeena baino handiagoa bada, prentsak kalteak izan ditzake bere osotasunean. Beraz, prozesuko indarraren ezagutza interes handikoa da, prentsa egileentzat zein erabiltzaileentzat. Hori dela eta, metal eraldatzearen sektoreak prozesuko indarra eta prentsa beraren funtzionamendua monitoriza ditzaketen sistemen bila diardute, prentsaren jarduera aztertu eta eraldatzeko operazioetan etorkizunean izan daitezkeen desbideraketak aurreikusteko. Prentsa erabiltzaileek fabrikatutako piezen kalitatea bermatzea eta funtzionamendu akatsengatiko prentsaren geldialdiak murriztea bilatzen dute.

Tesi honek servo prentsa baten prozesuko indarra eta portarea dinamikoaren monitorizazioa jorratzen ditu, dual particle filter (dPF) izeneko modeloetan oinarritutako seinalaren prozesamendu estadistikoko algoritmo baten bitartez. Lehenik eta behin, garatutako servo prentsaren modeloa eta proposatutako dPFa eskalatutako entsegutarako banku batean ebaluatu eta balioztatu dira. Eskalatutako entsegutarako bankua serbo prentsa desberdinen portaera zinematiko eta dinamikoa erreplikatzea ahalbidetzen duen metodologia baten bitartez diseinatu eta gauzatu da. Esperimentu bidezko balioztatzea serbo prentsa industrial batean ere gauzatu da hiru konformatuko prozesu desberdinetan. Estimazio emaitzek dPFak prozesuko indarrari jarraitzeko duen ahalmena forgatu dute, neurtutako indarrarekiko %5ekoa baino txikiagoko desbideraketa lortuz indar maximoa egiten den puntuan. dPF algoritmoa field programmable gate array (FPGA) baten bitartez azeleratu da, denbora errealeko estimazioa lortzeko.