Ivan Saenzen tesi defentsa

Atzealdea

Ivan Saenzen tesi defentsa

Tesia

Ivan Saenzen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Pultrusión basada en el curado UV fuera del molde: Desarrollo de Componentes dirigidos a la industria de la Automoción. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2019·05·20

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Pultrusión basada en el curado UV fuera del molde: Desarrollo de Componentes dirigidos a la industria de la Automoción.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Jon Aurrekoetxea Narbarte eta Iosu Tena Merino
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Maria Lluisa Maspoch Ruldua (CENTRE CATALÀ del PLÀSTIC)
    • Mahaikidea: German Castillo Lopez (Universidad de Malaga)
    • Mahaikidea: Joseba Koldo Gondra Zubieta (GAIKER)
    • Mahaikidea: Alberto Lopez Arraiza (Universidad del País Vasco)
    • Idazkaria: Mª Asunción Sarrionandia Ariznabarreta (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Automozioaren industriak ezarritako segurtasun eta efizientzia energetikoaren inguruko eskakizunek, fabrikatzaile guztien estrategia agendetan konpositeak egotea bideratu dute. Hala eta guztiz ere, fabrikazio-prozesuen produktibitate baxuen eta lehengaien kostu altuen ondorioz, konpositeen erabilera balio handiko aplikazioetara murriztuta dago. Horregatik, azken urteetan zehar, aurrerapen nabarmenak egin dira konpositeak fabrikatzeko prozesu errentagarri berrien bilaketan. Aurrerapen hauen adibideetako bat, moldetik kanpo ultramore (UV) ontze bidezko pultrusioa da. Prozesu honen bitartez, UV argia erabiliz, perfilaren ontze prozesua moldetik kanpo ematen da; eta hortaz, tiratze indarrak murriztea, moldeak erraztea eta tiratze robotiko baten bitartez perfil kurboak fabrikatzea ahalbidetzen da. Prozesu honen inguruan garatutako ikerketa lanek teknologiaren funtsezko ezagutza garatu dute bere bideragarritasuna frogatuz eta euskal industria-sarean integratzeko potentziala erakutsiz. Horrela, automozioaren industrian konpositeei eskatzen diren errekerimenduei aurre egitea posible izango litzateke. Dena den, helburu hau lortzeko, prozesuaren eta teknologia beraren mugak ulertu eta identifikatu behar dira. Ondorioz, ikerketa lan honen helburua pultrusio-prozesu berri honen inguruan oinarrizko ezagutza garatzea da, hiru atal desberdinetan banatuta dagoelarik:

  • Lehenengo atalak fotopolimerizazio prozesuan oinarriturik formulazio berrien garapena aztertzen du. Hain zuzen ere, atal honen helburu nagusia, orain arte fabrikatutako perfilen propietate mekanikoak handitzen duten formulazioak garatzea da. Horretarako, aurretik landutako formulazioa, lan honetan garatutako bi formulazio berriekin (poliester eta binilester erretxinetan oinarritutakoak) konparatzen da. Binilester formulazioarekin fabrikatutako konpositeen propietate mekanikoek nabarmenki handitu dira. Honetaz gain, atal honetan alumina trihidratatuaren erabilera aztertzen da, pultrusio bidez fabrikatutako perfilen suaren aurkako propietateak hobetzeko asmoz.
  • Bigarren atalak konpositearen UV ontze prozesuaren modelo zinetikoaren garapena eta balioztatzea ditu helburutzat. Konpositearen ontze maila lodieraren arabera aurreikusteko modelo optiko eta autokatalitikoak bateratzen dira, intentsitatea uhin luzera desberdinen balore diskretuetan banatuz. Horrela, UV ontze bidezko pultrusioaren simulazioa ahalbidetuko da, prozesua martxan jartzeko denbora nabarmenki murriztuz. Ikuspuntu honen bitartez, UV ontze prozesuan eragina duten faktore guztiak hartzen dira kontuan: UV argi iturria, foto-hastarazle sistema, konpositearen materiala eta lodiera.
  • Hirugarren atala, talka-energiaren xurgapenerako konpositez fabrikatutako egitura zelularren diseinura bideratzen da. Bloke honen helburu nagusia, egitura hauen portaera aurreikusteko unitate zelularraren karakterizaziotik abiatzearen bideragarritasuna aztertzea da. Emaitzek estrategia honen bideragarritasuna erakusten dute, betiere entsegu baldintza dinamikoetan lortutako emaitzetan oinarriturik.

Azkenik, negozio-eredu bat garatu da, bezero potentziala automoziorako industriara orientatuta izango duena. Analisi honen bitartez, enpresaren ikuspegitik industria honi aurre egiteko teknologiaren bideragarritasuna aztertzen da. Azterketa honek, tesi doktoralean zehar lortutako emaitzekin batera, UV ontze bidezko pultrusio prozesuan oinarritutako Startup baten sorkutnzarako mekanismoak martxan jarri ditu