Orona Ideo campusean egindako lehen doktoretza tesia aurkeztu da

Atzealdea

Orona Ideo campusean egindako lehen doktoretza tesia aurkeztu da

TESIA

Orona Ideo campusean egindako lehen doktoretza tesia aurkeztu da

Biltegiratze sistema hibridoen inguruan egin du doktoretza tesia Erik Garayaldek eta Otsailaren 21ean aurkeztu da

2020·02·24

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak Orona Ideon campusa ireki zuenetik, unibertsitateko Energia Elektrikoko ikerketa lerroko aktibitatearen atal bat Orona Ideon garatzen aritu da eta lan horren fruituak gero eta emankorragoak izaten ari dira. Izan ere, otsailaren 21ean, Erik Garayaldek Orona Ideon egindako lehen doktoretza tesia aurkeztu du, energia biltegiratze sistema hibridoen inguruko tesia alegia. 

Orona Ideo berrikuntza ekosistema bat da non enpresak (Orona), ikerketa zentroak (Ikerlan) eta unibertsitateak (Mondragon Unibertsitatea) elkarlanean lan egiten duten. Orona Ideo ekosistema energia berriztagarrien erakuslehio bat da eta bertan dauden hiru agenteek apostu sendoa egiten dute energiarekin erlazionatutako teknologien ikerketa eta garapenaren alde industria hala eskatzen ari da eta.

Zorionak Erik, ziur zure atzetik gehiago ere etorriko direla. 

 

“Hybrid Energy Storage Systems via Power Electronic Converters”.

  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: Unai Iraola Iriondo, Iosu Aizpuru Larrañaga.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Daniel Quevedo Gonzalez (Paderborn University)
    • Mahaikidea: Carlos Bernal Ruiz (Universidad de Zaragoza)
    • Mahaikidea: Omar Taha M. Hegazy (Vrije Universiteit Brussel)
    • Mahaikidea: Mikel Mazuela Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Eneko Unamuno Ruiz (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Azken urteetan, ikerketa-lerro askok eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarriak garatzeko ahaleginak egin dituzte. Testuinguru honetan, energia metatze sistemen erabilera geroz eta handiagoa da, berriztagarrien integrazioa sare elektrikoarekin erraztu dezaketelako. Hala ere, energia altuko edo potentzia altuko metatze sistemak bakarrik aukeratu daitezke. Horregatik, ikertzaileek alternatiba berriak bilatzera behartuta daude. Energia metatze sistema desberdinen hibridazioa, arazo horri irtenbidea ematen dio. Honekin, potentzia eta energia maila altuak sistema bakar batetan batu daitezke.

Tesi honen helburu nagusia, energia metatze sistema hibrido (HESS sigla, ingelesetik Hybrid Energy Storage System) bat diseinatzea eta inplementatzea da. Sistema honek, teknologia bakar batek eskaintzen duen errendimendua hobetzeko gai izan beharko luke. Lehen urratsa bezala, dokumentu honek literaturan aurkitutako topologia hibrido garrantzitsuenak laburbildu eta batzen ditu. Honi esker, konfigurazio bakoitzaren abantaila eta desabantailak hobeto ulertzea ahal da.

HESS honen erabilera optimoa bermatzeko, ezinbestekoa da energia kudeatzeko estrategia on bat diseinatzea bihurgailu elektronikoaren kontrol egokiarekin batera. Horretarako, kontrol egitura ikuspegi desberdinetatik aztertuko da. Alde batetik, maila anitzeko kontrol egitura klasikoa egongo litzateke, normalean hiru mailaz osatua dagoena. Goi mailan funtzionamendu eta segurtasun mugak egongo lirateke, erdiko mailan potentzia banaketa, eta azkenik bihurgailuaren maila baxuko kontrola.

Bestalde, maila bakarreko kontrol egitura egongo litzateke non mugak, potentzia banaketa eta bihurgailuaren kontrola maila berean integratzen dira kontrol iragarleko algoritmoen bidez (MPC).

Azkenik, hiru kasu desberdin aurkezten dira garatutako kontrolen aplikazio praktikoa erakusteko tesiaren ondorio nagusiekin batera.