Aitor Aranaren tesi defentsa

Atzera

Aitor Aranaren tesi defentsa

TESIA

Aitor Aranaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Thermal Distortion Effects on Cylindrical Gear Teeth Contact. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE aipamena lortu ditu.

2019·07·24

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Thermal Distortion Effects on Cylindrical Gear Teeth Contact.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Ibai Ulacia Garmendia, Jon Larrañaga Amilibia
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. D. Philippe Velex (Institut National des Sciences Appliquées de Lyon (INSA))
    • Mahaikidea: Dr. D. José Ignacio Pedrero Moya (Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED))
    • Mahaikidea: Dr. D. Javier Echávarri Otero (Universidad Politécnica de Madrid)
    • Mahaikidea: Dr. D. Jon Ander Esnaola Ramos (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Dr. D. Mikel Izquierdo Ortiz de Landaluce ( Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Engranajeen portaera termikoa arreta gutxien jaso duen arazo mekanikoetako bat izan da azken mendean. Sortutako beroaren jatorria dagoeneko ulertu arren, bere analisia olioaren tenperatura egonkorraren iragarpenera mugatu da, engranajeen hutsegitean eragin zuzena baitu. Alabaina, literatura zientifikoaren berrikuspenak erakutsi du dilatazio termikoaren ondorioak ia ez direla aztertu. Bitartean, turbo-makinen industriako esperientziak frogatu du termikoki eragindako geometriaren distortsioak zeregin garrantzitsua duela karga banaketaren aldaketan hortzen haustura eragiten duelarik neurririk hartzen ez bada. Doktorego tesi honen helburu nagusia termikoki eragindako engranaje zuzen eta helikoidalen geometriaren distortsioak sortutako portaera mekaniko irregularra aurreikustea, ebaluatzea eta zuzentzea da. Asmo horrekin, engranaje parean sortutako beroa kuantifikatu egin behar da eta tenperatura egonkorraren banaketa aurreikusi behar da aldez aurretik. Ondoren, hortzen deformazio termikoa zehazteko eredu bat gara tu behar da karga banaketa kalkuluen ohiko fluxuan inplementatuz. Distortsio termiko mota eta zenbatekoa jakiteak, kargapean duen portaeraren ulermenarekin batera, hortzaren geometria zuzenketa ahalbidetuko du kontaktuaren portaera desegokia konpentsatuz. Tesiaren lehen ataletan distortsio termikoaren jatorria deskribatzen da eta gaur egungo egoera berrikusten da. Ondoren, engranaje zuzen eta helikoidalen geometria eta zinematika aztertzen dira eta karga banaketa kalkulatzeko eredu analitiko bat garatzen da "thin slice" izeneko metodoa erabiliz. Segidan, engranaje pareen irristaketa marruskaduraren portaera aztertzen da, kontaktuan sortutako beroa kuantifikatzen da eta gurpil parearen tenperatura-banaketa aurreikusten da sare termikoen kontzeptuan oinarrituta. Kapitulu bakoitzean eredu berriak garatzen dira eta emaitzak literatura zientifikoko datu esperimentalekin baliozkotzen dira. Distortsio termikoa aurreikusteko eredua seigarren kapituluan aurkezten da, parametro ezberdinen analisia egiten da eta adibide praktiko bat goitik behera aztertzen da, geometriaren distortsiotik abiatuta portaera termomekanikoa ikusi arte. Kapitulu honen amaieran, termikoki eragindako deformazioei aurre egiteko diseinu gomendioak biltzen dira eta hortzak zuzentzeko arauak proposatzen dira. Azkenean, transmisio errorearen portaera termomekanikoa esperimentalki aztertzen da, ondorioak laburbiltzen dira eta etorkizuneko ildoak azpimarratzen dira. Emaitzen arabera, eta ohiko ustearen aurka, altzairuzko engranajeen distortsio termikoak karga banaketan eta transmisio errorean eragina du eta, ondorioz, kontuan hartu behar da haien kontaktu analisian.