IND-SERVDES II proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

Atzealdea

IND-SERVDES II proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

PROIEKTUA

IND-SERVDES II proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

IND-SERVDES proiektuak Gipuzkoako enpresa industrialak zerbitzu aurreratuen diseinuan trebatzen eta laguntzen jarraituko du

2019·11·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) IND-SERVDES II proiektua (Gipuzkoako Industriarentzako Zerbitzu Diseinua) abiaraziko du aurki. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna sustatzeko programak babesten du eta aurreko kurtsoan abiatutako lanari jarraipena ematen dio.

Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoako enpresa industrialek zerbitzu aurreratuak diseinatzeko gaitasunetan trebatzea da. Horretarako, lurraldeko 5 enpresa desberdinekin hainbat esperimentazio burutuko dira zerbitzu diseinuaren (service design) metodo eta erraminta berriak aplikatuz. Proiektuak, enpresa partehartzaileek zerbitzu diseinuaren inguruan dituzten gaitasunak aztertuko ditu, formakuntzen bitartez gaitasun hauek indartuko ditu eta enpresa hauek zerbitzu berrien diseinuan lagunduko ditu. Proiektuan sortutako erraminta sortak eta enpresekin burututako esperimentazioak jardunaldien eta argitalpen desberdinen bitartez zabalduko dira.

Gipuzkoako enpresa industrial baten partaide baldin bazara eta zure enpresarekin proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Ion Iriarte, iiriarte@mondragon.edu proiektuko ikertzaile nagusiarekin. Enpresek dohainik parte hartu dezakete proiektuan.