Christian Alejandro Rivera Torresen tesi defentsa

Atzera

Christian Alejandro Rivera Torresen tesi defentsa

TESIA

Christian Alejandro Rivera Torresen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “A Knowledge-Based Engineering System Framework for the Development of Electric Machines”. SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2019·12·19

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “A Knowledge-Based Engineering System Framework for the Development of Electric Machines”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: Fco. Javier Poza Lobo, Gaizka Ugalde Rosillo.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. D. Ricardo Bosch Tous (Universidad Politécnica de Catalunya)
    • Mahaikidea: Dr. D Francisco Blázquez García (Universidad Politécnica de Madrid)
    • Mahaikidea: Dra. Dña. Irma Villar Iturbe (IKERLAN)
    • Mahaikidea: Dr. D. Unai San Andres Sans  (JEMA ENERGY SA)
    • Idazkaria: Dr. D. Gaizka Almandoz Larralde (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Industria 4.0 izeneko kontzeptu berria makina elektrikoen enpresa ertain eta handien lehiakortasuna hobetzeko aukera ezi hobea da. Azken hamarkadan, motore elektrikoen eskaria gorantz egin du, erregaietatik elektrizitaterantz trantsizio prozesuan dauden aplikazioen ondorioz. Betebehar zorrotzei aurre egin behar dien heinean, aplikazio hauek neurrian fabrikatutako eta diseinatutako motoreen beharra dute. Hori dela eta, nahitaezkoa da enpresa txiki eta ertainak teknologia berriak barneratzea, bezeroei beraien inbertsio gaitasunarekin bat datozen produktu pertsonalizatuak eskaini ahal izateko. Horrez gain, garapen prozesua sinplifikatu eta konputazio denbora murriztea ezinbestekoa da denbora tarte murriztu batean diseinu bat egin ahal izateko. Gainera, ezagutzak bertan geratzeko moduak aurkitzea ere garrantzitsua da, diseinatzaile berriek berreskura edo transferitu dezaten etorkizunean. Azaldutako arazoaren soluzio gisa, makina elektrikoen garapenerako jakintza sistemetan (KBE) oinarritutako prozesuak proposatzen dira. Eredua KBV2 modeloan kapsulatua dago, eta makina elektrikoen garapen eta ezagutzaren oinarriaren sorrera prozesuak integratzen ditu. Tesi honek modelo hau eta KBE aplikazioen egungo teknologia industrialetan integratzea deskribatzen ditu, esate baterako, (1) Modelotan oinarritutako sistemen ingeniaritza (MBE), (2) Produktuaren bizitzaren administrazioa (PLM), (3) diseinu analitiko eta multifisikoen erramintak. Arkitektura honek makina elektrikoen diseinu prozesuan zereginak kudeatzeko eta automatizatzeko aukera ematen du. Hemen aurkeztutako KBE sistemaren eredua esperientziaren eta garapenaren analisiaren bidez eta KBE aplikazioen inplementazioaren bidez formalizatzen da. Hau oinarri gisa hartuz, prozesu sekuentzial bat deribatu daiteke KBE sistema bideragarri bat lortzeko. Prozesua konprobatzeko, KBE sistema bat sortu da igogailuen industria sistemako motore elektrikoen garapenean euskarri izateko.