Antonio Cancelo, MCCko presidente ohia eta Eroskiko fundatzaileak, Gipuzkoako enpresariekin haurnartu zuen enpresa eraldaketaren inguruan

Atzera

Antonio Cancelo, MCCko presidente ohia eta Eroskiko fundatzaileak, Gipuzkoako enpresariekin haurnartu zuen enpresa eraldaketaren inguruan

JARDUNALDIA

Antonio Cancelo, MCCko presidente ohia eta Eroskiko fundatzaileak, Gipuzkoako enpresariekin haurnartu zuen enpresa eraldaketaren inguruan

70 enpresari eta zuzendari gipuzkoarretik gora bildu ziren Tabakaleran-Donostiako Kutxa Kultur aretoan

2017·03·14

$titulo.getData()


Antonio Cancelo, MCCko presidente ohia eta Eroskiko sortzaileak enpresa eraldaketaeta erronka berriei arrakastaz nola aurre egitearen inguruan hausnartu zuen. Ongietorria Javier Martinez Ojinaga, APDko Iparraldeko kontseilaria eta CAFeko kontseilaria denak egin zuen , Carlos Ruiz-ekin(Kutxa) batera.

Interbentzio labur hauen ostean Antonio Cancelok hartu zuen hitza, eta bere hitzaldia lau puntutan egituratu zuen: enpresa eta lurraldea, eszenatoki berrietara egokitzea, lidergoa egokitzapenerako palanka gisa eta enpresen arteko kolaborazioa.

Bere hitzaldian ixteko, Cancelok honako hitzak zuzendu zizkien enpresari gipuzkoarrei "enpresen gestioara dedikatzen garenok gure gizartearekiko aportazioa defendatu beharko genuke inolako konplexurik gabe. Iragana ahaztu gabe, etorkizuna eraikitzera zuzendu beharko genituzke gure indarrak. Erronkak asumitu eta moldeak hautsi, horrek egiten digu pertsona moduan haztea eta gizartearentzat baliagarriak izatea. Ezin dugu bakarrik ibili enpresa munduan, beti norbaitekin ibili behar dugu".

Hitz hauen ondoren, Fermin Garmendia, MIKeko presindenteak gidatutako eztabaida bat egon zen, eta bertan, garbi gelditu zen enpresak gaur egun erronka desberdinak dituztela, beti ere aldaketa askorekin, Brexit edota Trump-en kasuak kasu.

Nazioarteko arazo esanguratsu horiez gain, Cancelok bere iritziak partekatu zituen bertaratutakoekin, enpresen gobernu organoetan langileen parte-hartzearen inguruaneta honek sindikatuentzat suposatzen duen beldurraz, ekonomia eta politikaren erlazioaz, gazteen langabeziaz eta gazteen integrazioaz lan-merkatuan unibertsitatea igaro ostean.