Ander Domínguez - Macaya Lopezen tesi defentsa

Atzera

Ander Domínguez - Macaya Lopezen tesi defentsa

TESIA

Ander Domínguez - Macaya Lopezen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “Air-coupled ultrasonic inspection of fiber reinforced composite materials”. SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du eta DOCTOR INTERNACIONAL mentzioa izan du.

2020·05·20

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “Air-coupled ultrasonic inspection of fiber reinforced composite materials”.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: António Torres Marques (Universidade do Porto)
    • Mahaikidea: Gerardo Aranguren Aramendía (UPV/EHU)
    • Mahaikidea: Idurre Saez de Ocariz Granja (Centro de Tecnologías Aeronáuticas)
    • Mahaikidea: Jorge Jaime Camacho Sosa (Consejo Superior de Investigaciones Científicas)
    • Idazkaria: Laurentzi Aretxabaleta Ramos (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Material konposatuen erabileraren hazkundeak azken urteetan, material konposatuetarako fabrikazio prozesu berriak garatzera bultzatu du industria, esaterako, 3D pultrusio ultramorea. Fabrikazio prozesu berri hauek, oro har, kostuak, zikloaren denbora edota biak murrizten dituzte. Prozesu berri hauekin fabrikatutako piezen kalitatea bermatzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, beharrezkoa da fabrikazio prozesu horien inguruko ezagutza lortzea, batez ere materialak ontzeko garaian. Prozesu horien jarraipena egiteko, suntsitzaileak ez diren ikuskapen teknika berriak garatzea beharrezkoa da. 3D pultrusio ultramorearentzako, beharrezkoa da kontaktu gabeko teknika ez suntsitzaileak erabiltzea. Gainera,pieza estrukturalen kasuan, beharrezkoak diren propietate mekanikoak bermatzeak balio erantsia ematen dio piezei.

Tesi honetan zuntzekin indartutako polimerozko plaka motako piezak, airez akoplaturiko ultrasoinuarekin erabiltzeko bideragarritasuna ebaluatu da. Hasieran, material isotropoak ebaluatu dira, binilester erretxina baten ontze ultramorea kontuan hartuta. Airearen akoplamenduarekin egindako ultrasoinuek ultravioleta ontzea jarraitu ahal izateko nahikoa azkarra dela frogatu da, ultrasoinuen espektroskopia bidez, angelu ia normala dela medio. Ondoren, airezko ultrasoinuekin zuntzekin indartutako polimerozko plaken propietate mekanikoak ebaluatzen dira. Airez akoplaturiko ultrasoinuekin Lamb uhinak sortzeko konfigurazio hoberena ebaluatzen da, propietate desberdinak dituzten plakekin. Airearen akoplamenduaerabiltzen duten ultrasoinuek agerian uzten dute zaila dela abiadura ezberdineko Lamb moduak sortzea, baina laser eta airezko ultrasoinuen konfigurazio mistoarekin posible izan zen. Azkenik, airez sorturiko Lamb uhinak erabili dira ontze termikoan zuntzez indartutako polimero baten propietateak zehazteko. Material konposatuko zurruntasuna ontze garaian neurtu zen, ontzearen amaieran aldakuntza handienak ikusiz.

Tesi honen ondorio nagusia hauxe da: airez akoplaturiko ultrasoinuekin zuntzekin indartutako polimerozko fabrikazio prozesuak kontrolatzeko duen potentziala handia dela. Bai ultramore ontze prozesu azkarra bezalako prozesuetan, behar den abiadura izan dezake, segundo bat baino gutxiagoko neurketekin; eta zuntz indartutako polimero baten zurruntasunaren matrize neurtzeko gaitasuna, eredu mikromekanikoak erabiliz. airez akoplaturiko ultrasoinuekin geometria ezberdinekin materialen propietateak neurtzeko erabil daitezke, kurbatuak eta hutsak adibidez.