Aitor Arrietak saria jaso du Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España (SCIE) sariketan

Atzera

Aitor Arrietak saria jaso du Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España (SCIE) sariketan

ERREKONOZIMENDUA

Aitor Arrietak saria jaso du Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España (SCIE) sariketan

Sociedad Científica Informática de España (SCIE) eta BBVA Fundazioak Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea errekonozitu du Informatika Ikertzaile Gazte gisa.

2019·06·06

$titulo.getData()


Aitor Arrieta errekonozitua izan da informatika ikertzaile gazte gisa aplikazio industrial handiko softwarearen alorrean eginiko garapen eta frogengatik. 

Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España sariketako epaimahaiak eta 2019 BBVA Fundazioak ebatzi zituen Madrilen ikasturte honetako irabazleak, euren artean zegoelarik Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea. SCIEak eta BBVA Fundazioak urtero saritzen dituzte 30 urtez azpiko ikertzaileak eta kategoria horretan izan da saritua Aitor Arrieta, “Simulation-based testing of highly configurable Cyber-Physical Systems: Automation, Optimization and Debugging” deritzon lanean egin dituen ekarpen doktoralengatik. Gainera, errekonozitua izan den lan hau gainbegiratu dute tesi zuzendari gisa Goiuria Sagardui eta Leire Etxeberriak, biak Goi Eskola Politeknikoko Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa lerroaren partaide.

Aitor Arrietak esklusiboki egin du lana Goi Eskola Politeknikoan eta bertan erdietsitako emaitzak ondoren izan dira transferituak Ulma Embedded Solutions (Scratch proiektuaren bidez), FEV, dSPACE eta Oronara.

 

Transferentziarantz ikertzen

Goi Eskola Politeknikoko ikerketa eredua oinarritzen da ezagutzaren transferentzian eta metodologia honi esker erdietsi du Arrietak bere lan ikertzailearen errekonozimendua. Lehen ekarpena, “Sistema ziber-fisikoentzat test kasuak sortzeko eta lehenesteko metodologia” gisa izendatua eta IEEE Transactions on Industrial Informatics-en·argitaratua, metodoa zen oinarritzen zena jomuga anitzeko bilaketa algoritmoetan, sortu eta lehenetsi ahal izateko test erreaktibo kasuak sistema ziber-fisikoak era optimoan frogatu ahal izateko. Bigarren ekarpenak, “Sistema ziber-fisiko konfiguragarrien frogatze optimizazioaren framework-a inpaktu aldizkarietan argitaratua eta konferentzia indexatuak”, jaso zuen bilaketa algoritmoak erabiliz sistema ziber-fisikoen egiaztatze eta balidazio faseen optimizazioa helburu zuen frameworkaren diseinu eta garapena. Azkenik, hirugarren ekarpena izendatu zen “Inguruko enpresa industrialekin transferentzia proiektuak” eta helburu gisa ikerketa aplikatua zuen inguruko enpresa industrialen beharrak asetzeko.