Pregunta te respondemos

PREGUNTA, TE RESPONDEREMOS

Si tienes alguna pregunta sobre Mondragon Unibertsitatea, no te cortes, pregúntanos.

HAZ TU PREGUNTA

 

Preguntas y respuestas

?

Pregunta

Kaixo, IRAKASKUNTZAN IRAKASLE GISA ARITZEKO GAITZEN DUEN UNIBERTSITATE MASTERRA-ren modaliatte presentzialaren ordutegia zein izango litzateke? Eskerrik asko.

Gorka (Arrasate) Sat Apr 11 10:22:22 GMT 2020

Respuesta

Kaixo,
 
Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterraren ordutegia, 09:00etatik 12:30etara izaten da astelehenetik ostegunera unibertsitatean saio presentzialak dauden asteetan. Ikastetxeetan praktikak egiten zaudetenean, goizez joan behar izaten duzue egunean lau orduz.
 
Beste zalantzarik baduzu idatzi ezazu email honetara: eescandon@mondragon.edu 
 
Ondo izan.

?

Pregunta

Kaixo: Donostiako Fakultatean psikologia amaitzear dagoen ikaslea naiz. Masterren inguruan informatzen egon naizen aldetik, zuen webgunean bukatu dut. Nire asmoa CAP delakoa egitea da. Nire galdera hurrengoa da, zuen masterrak abilitatzen ahal du psikologoa orientazio lanak egiteko ikastetxe batean? Eskerrik asko

Xabier (Ondarroa) Tue Apr 07 11:04:31 GMT 2020

Respuesta

Egun on:

Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen habilitaziorako masterrean ezin duzu egin orientazio espezialitatea, sentitzen dugu. Beste nonbaiten begiratu beharko duzu espezialitate hori.

Ondo izan

?

Pregunta

Kaixo Haur Hezkuntzako irakaslea naiz eta gradura egokitu nahi nuke nire titulazioa. Ikasketa plana ikusi dut eta nire ikastetxeko lan orduak eta klase presentzialak koinziditu egiten dute. Gradua egiteko aukerarik ba al dut? Mila esker

naiara (oiartzun) Tue Mar 17 17:24:06 GMT 2020

Respuesta

Arratsalde on:

Hezkuntzako egokitzapen ikastaroak online eskaintzen dira hain zuzen ere, lanean zaudeten pertsonek aukera izan dezazuen lana utzi gabe ikasketa hauek egiteko.

Seguruenik, zuk ikusi duzun ikasketa plana gradu presentzialari dagokiona da eta horregatik dator bat zure lan orduekin.

Jar zaitez Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin harremanetan harrera.huhezi@mondragon.edu helbidean eta zehazki erantzungo dizute zain materia egin behar dituzu, zenbat denbora beharko duzun egokitzapen ikastaro hau egiteko eta zein ordutegirekin egin ahal izango duzun.

Ondo izan

?

Pregunta

Hola soy un titulado en ingeniera de energías renovables y estoy apunto de finalizar un máster privado en industria 4.0. Tendría una serie de preguntas sobre los másteres que ofertáis (si tienen acceso directo a doctorado si son duales y ese tipo de cosas ) y era para saber si estas dudas podrían ser aclaradas mediante una llamada telefónica . Muchas gracias por vuestro tiempo.

Haritz (Amorebieta Etxano) Sun Mar 15 15:24:16 GMT 2020

Respuesta

Buenos días.

Efectivamente, los másteres universiarios que ofrecemos son DUALES en su mayoría y todos tienen acceso al doctorado.

De todas formas, para aclarar todo este tipo de cosas y algunas más que quieras consultar, te sugerimos que solicites una cita con el o la coordinadora del máster para que te puedan atender y responder a todas las cuestiones.

Para ello, entra en este enlace y solicita una entrevista: https://www.mondragon.edu/es/masteres-universitarios/cita-coordinacion-master

Un saludo

?

Pregunta

Egun on, MU-ko ikasle naiz eta 4.mailan ari naiz TFG-ko lana egiten. Hurrengo urtera begira Master bat egiteko asmoa daukat, baina gustatuko zitzaidan Espainiatik kanpo izatea. Mondragon Unibertsitateak badauka beste kanpoko unibertsitate batekin akordioaren bat edo gomendatzen duen Master bat ? Telekomunikazioekin eta elektronikarekin zerikusia izatea posible bada. Eskerrik asko

Julen (Bergara) Mon Mar 09 09:50:47 GMT 2020

Respuesta

Egun on:

Mondragon Unibertsitateak hainbat unibertsitate master eskaintzen ditu diploma bikoitz bezala atzerriko unibertsiateekin batera; adibidez, Industria Ingeniaritza

Gaiaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez harremanetan Goi Eskola Politeknikoarekin ing.onarpena@mondragon.edu helbidera idatziz.

Ondo izan