Ostatua eta garraioa
Titulazio Ofiziala
Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra
Iraupena
90 ECTS
1,5 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
24 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.
Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia
Biteri Ikastetxe Nagusia Mondragon Unibertsitatean integratutako zentro unibertsitarioa da.
Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.
Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.
Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.
- Izena emateko epea: Abenduaren 2tik ekainaren13ra.
- Matrikula epea: Uztailaren 1etik 7ra.
*Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.
Garraioa
Mondragon Unibertsitateak ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.
Garraio Publikoaren Ordutegiak