Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
Masterraren helburua nagusia da adituak prestatzea, diagnostiko edota tratamendurako hainbat gailu mediko berritu, optimizatu, diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko gai izango diren adituak, zehazki. Horretarako, honela prestatuko dira ikasleak:
- Osasunaren munduan dauden arazoei erantzuteko, tratamendu edo diagnostikorako hainbat teknologia ezarriz.
- Produktu biomedikoak proiektatu, diseinatu eta fabrikatzeko, sortzen diren unetik merkaturatu arte.
- Diagnostikoan edo tratamenduan erabakiak hartzen laguntzea, datu eta irudi medikoen analisiaren bitartez.
- Pazienteak indarreko legeriaren barruan dituen eskubideak eta segurtasuna bermatzea. Horrez gain, Master honetan lortutako ikaskuntza emaitzak MECESek (Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparrua) 3. Mailarako ezarritakoekin bat datoz.